Gerediaga elkarteak antolaturik, atzotik zabalik da kultur hitzordua, eta hala izango da domeka bitarte (abenduak 11). Aurten ere Arrasateko hainbat musikariren, idazleren,… lanak bertan dira gozagai edota erosgai.
Assata:
‘Oasia‘ diskoaren aurkezpena Ahotsenea Musikan (Plateruena) izango da abenduaren 10ean, eguerdiko 12:10etik 12:40ra.
Lan hau Musika Zuzenean standean dago erosgai.
Asun Agiriano Altuna:
‘Atzamarra‘ poesia liburu ilustratua, Andoni Sagarna Izagirrekin eta Marina Garcia Fernandezekin egina.
Elkar-en standean dago erosgai, eta Asun bertan sinatzen izango da gaur, abenduak 8, arratsaldez.
Halaber, aurkezpena gaur arratsaldeko 17:00etatik 17:30era izango da Ahotsenea Literatura – Musika Eskolan.
Des-kontrol:
‘Inoiz baino argiago‘ biniloa + CDa, Arrasateko Mauka disko etxearen eskutik. Stand honetan lanak sinatuko dituzte gaur (abenduak 8) 15:00etik 17:30era, bihar arratsaldean, etzi 15:00etik 17:30era, eta etzidamu goiz eta arratsaldean.
Ines Osinaga Urizar:
‘Itsasoa da bide bakarra‘ proiektua, beste zenbait sortzailerekin batera egina. Elkar-en standean aurkituko duzu CD+liburua.
Bertan izango da lanak sinatzen gaur (abenduak 8) arratsaldean, bihar goizean eta etzi arratsaldean.
Egitasmoaren aurkezpena gaur izango da eguerdiko 13:20etik 13:50ra Ahotsenea Musikan (Plateruena).
Iñaki Azkoaga Bastida:
‘Baskonia‘ liburua Elkar argitaletxearen standean erosgai da.
John Andueza Altuna:
‘Luharen itzala‘ eleberria Elkar argitaletxearen standean erosgai da.
Neomak:
‘Neomak‘ diskoa aurkeztuko du taldeak, tartean Arrasateko Amets, Leire eta Iratik. Gaur, abenduak 8, diskoaren aurkezpena egingo dute Ahotsenea Musika – Plateruenan, arratsaldeko 15:40tik 16:10era.
Mauka Diskoetxean sinatzen izango dira gaur eta bihar (goiz eta arratsaldez), baita etzi eta etzidamu (goizez) ere.
Rebel Noise:
‘Infernuko atean‘ diskoa, Brigade Loco disko etxearekin.
Albistea osatzen gabiltza