Ines Osinaga ‘Itsasoa da bide bakarra’ lana aurkezten hasi da

0
677

Musikari eta plazandre arrasatearrak, beste hainbat sortzailerekin batera, eta Joseba Jaka Bekaren bitartez, ‘Itsasoa da bide bakarra’ egitasmoa garatu du.

Hartara, beste hainbat euskal sortzailerekin elkarlanean jardun du, Joseba Sarrionandia ‘Sarri’kin batera esaterako.

Inesek “soinu organikoenak eta produkzio elektronikoena, anbibalentzia maite du”. Egitasmo honetako kantuak “bidaia luzekoak dira. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren hauetariko batzuk, tabako, ardo ta kanelaz. Bidaian sortu dira besteak, edo bidaia bera dira kantuak”.

Halaber, “doluaren aitortza bat da #itsasoadabidebakarra, aldaketari gorazarre bat eta zaurgarritasunari parez pareko begirada bat. Elkarri begira jarri eta elkarrekin dantza egin eta gero, beste zapore bat dute orbainek. Espazioa konpartitzearen ariketa etengabea egin du Inesek proiektu honetan, guztia aldatzen baita gure artean hitz egiten dugunean, lehia miresmen eta aitortza bihurtzen dugunean”.

Lehen aurrerapen kantan ‘Udaberrixan Habana’ nola bisitatu zuen kontatzen digu Inesek, eta abesti honetan Lorea Argarate aka hamaikarekin eskuz esku dihardu.

“Dabil, eta dabilelako dago hain zikin”.

Bestalde, Ines ere ‘Nire Herria’ kantuaren sorkuntzan aritu da, eta atzo ETB3n aurkezpena ospatu zuten, honatx bideoa:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen