IKASLE LANGILEEN BATZARRAK AUKERAK AZTERTU DITU, ITAIAK DEITUTA, A25ean

0
2059

Asanbladak arreta jarri du “langile klasearen prekarizazioan eta bizi baldintzen okertzean”. Horretarako gizarte kapitalistak “matxismoa, arrazismoa, errepresio poliziala…” erabiltzen ditu, eta horren aurka “garrantzitsuena da antolaketan jarraitzea, proiektu iraultzaile baten baitan”.

Argazkia: Itaia.

Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dugu gaurkoa, eta Itaia mobilizatzen ari da.

Horrela, goizez asanblada irekia egin du Gaztetxean, “ikasle problematikatik eta gure errealitatetik” zuzenduta.

Lehenengo testuinguru hori izan dute aztergai, hau da, “langile klasearen prekarizazioa, bizi baldintzen okertzea…”.

Arreta jarri dute batez ere “zuzenki kolektibo zaurgarriei zelan eragiten dien, hau da, etorkinei, LGTBIQ+ kolektiboari, eta zehazki, emakume langileari”.

Izan ere, “gizarte kapitalistak kolektibo zaurgarrien beharra du bere etekinak metatzeko”, areago “krisi garaiotan”, “zapalkuntza handituz”.

Horretarako “matxismoa, arrazismoa, errepresio poliziala…” erabiltzen ditu, eta denak “barnebiltzen dituen faxismoa”.

Batzarrean aipagai izan dituzte ere indarkeria forma berriak, “garaietara moldatzen baitira, aldatzen ari dira, sare sozialen bidez gehienbat, AAren erabilpenaz…”.

Horiek aprobetxatzen dituzte “erreakziotik pedagogia egiteko, diskurtsoak zabaltzeko eta matxismoa normalizatzeko, beste askoren artean”.

Asanbladan aztergai izan dituzte ere indarkeria matxistaren aurrean alderdi politiko ezberdinen jokabideak, “eta guk ikasle langile gisa zer egin dezakegun”:

“Gure errealitatea zabaldu, gure artean hitz egin, espazio guztietan (familia, lagun talde, ikastetxe, unibertsitatea…) matxismo forma denak moztu, gure formakuntza politikoa bermatzeko espazioak eraiki, babes gisa funtzionatuko duten taldeak artikulatu, eta garrantzitsuena dena”:

“Antolaketan jarraitu gure bizi baldintzak hobetzeto eta errealitatae errotik aldatzeko proiektu iraultzaile baten baitan!!!”.

Ildo honetan, gaur arratsaldean mobilizazioa egingo da 18:30ean Herriko plazan, emakumeen antolakunde sozialistak deituta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen