2.6 C
Bergara
astelehena, 12 urria, 2026
spot_img

AGENDA

IRAILEKO KULTUR GIDA

Ikasturte berria indarrez eta ilusioz hasteko, iraileko kultur agenda interesgarri bat argitaratu du Udalak

EMAKUME TXOKOAREN EGITARAUA: irailetik abendura

Klikatu hemen plangintza osorik ikusteko

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ASTEA: irailak 16-26

Birzikleta Azokarako material bilketa Udal Azokan: Irailak 12, zapatua (10:00-12:00) eta irailak 15 eta 17, martitzena/eguena (11:00-12:00 eta 17:00-19:00). Egoera onean dagoen material garbia jasoko...

EGIAREKIN TOPAKETAK: irailaren 16tik 30era

Irailaren 16an, Kulturaten, '40 Urte Memoriaren eskutik' liburuaren aurkezpena 18:00etan. Ondoren, 18:30ean Justiziaren inguruko hitzaldia Iratxe Urizar eta Josu Ibargutxiren eskutik. Irailaren 23an, Kulturaten, '40 urte...

Arrasate-Udalatxeko izen-ematea larunbatean irekiko da, lasterketa otsailaren 27an jokatzeko

Mondraitzek iragarri du oraintsu izena emateko aukera 2026ko urriaren 17an zabalduko dela, eta mendi-lasterketa 2027ko otsailaren 27an jokatuko dela. Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Mondraitz. Arrasate-Udalatx mendi lasterketan izena ematea zozketa bidez egingo da. Izena emateko epea bi astekoa izango da, 2026ko urriaren 17an (00:00etan) hasi eta 2026ko urriaren 31n (23:59etan) amaituko da. Epe horretan, interesdunek lasterketaren webgune ofizialaren bidez izen-emate formularioa bete beharko dute: Kronoak.com. Izen-emate epea itxi ondoren, izena eman dutenen artean zozketa bidez...

Nagusien Kontseiluak gogora ekarri du ostegun honetarako hitzaldia

Arturo Goikoetxea neurologo ohiak migrainak arintzeko hitzaldia eskainiko du Kulturaten urriaren 15ean. Argazkia: MB artxiboa / Irudia: ANAKON. Arturo Goikoetxea Uriarte (Arrasate, 1946) Gasteizko Santiago Ospitaleko Neurologia saileko buru aritu zen. Egun jubilatuta dago, eta bere ikerketa “azalpen medikurik gabeko sintometara” eta minera zuzendu izan du. Gainera zenbait libururen egilea da: ‘Jaqueca, análisis neurobiológico de un dolor irracional’ 2003an ‘Migraña, una pesadilla cerebral’ 2009an ‘Desaprender la migraña’ 2019an ‘Depresión y dolor’ 2020an ‘Sapiens, ma non troppo. Síntomas sin explicación médica’ 2020an ‘El dolor...

Almacenes Arrasate: “Denetariko etxetresnak, tartean aire girotuak, saltzen ditugu, 24-28 ordutan instalatuz, prezio oso onean”

(Publierreportajea) 1992tik funtzionamenduan, eskaintza zabala jartzen du pertsonen eskura: "Azkenaldian esaterako garbigailu-lehorgailu asko erosten ari dira". Bosh, Siemens edota Balay markak eskainiz, Penintsulako edozein lekura ere eramaten dituzte etxetresnak, aukera bereziki "interesgarria bigarren etxebizitza kanpoan daukaten familientzat". Hori gutxi ez eta oferta bereziak eskaintzen dituzte urtean zehar. Logoak eta goiko argazkia: Almacenes Arrasate. Almacenes Arrasatek 1992tik etxeko elektratresnen sektorean dihardu. Cesareo Loiti sortzailea izan zen eta egun bere semea Igorrek dihardu kudeaketan, lantaldearekin batera. "Edozein motatako etxetresna elektriko...

‘Jaime Uriarte Cestona’ liburua Parisen eta Arrasaten aurkeztu da

Miliziano eta erbesteratu arrasatearraren ilobak, Sady Arenas Uriartek idatzi du liburua, Intxorta 1937 elkarteak argitaratuta. Egileak Arrasaten zein Parisen aurkeztu du. Argazkiak: Intxorta 1937. Espainiar estatuko demokraziaren aurkako kolpe militarraren ondorioz, 1936an gerra lehertu zen. Jaime Uriarte Cestona arrasatearrak, esaterako, Union Cerrajerako langile, Intxortan miliziano jardun zuen. Gerraren ondorioz erbesterako bidea hartu behar izan zuen, eta frantziar estatutik Winnipeg ontzian ihes egin zuen, euskaldun ugarirekin bat, Txilera. Itsasontzi hartan Fernando Uribesalgo Icaran arotz eta Rogelio Izarra Ijalba maisu arrasatearrek...

Arrasateko udaletxea [Testua: Ramon Ugalde]

Irudiak: Ramon Ugaldek helarazitakoak. Hasiera batean Mondragoeko herriaren batzarrak leku desberdinetan egiten ziren. Dokumentatuta dago Zaldibarko zelaian, Santa Barbarako beheko lauan edo parrokian egiten zirela. Geroago udal bilerak jauntxo batzuen etxe partikularretan egiten ziren eta azkenean udalak Iturriotz kaleko etxea batean kokatu zen. Baina hura eskasa iritzita mondragoetarrek udaletxe berri bat egitea erabaki zuten. Ordurako mondragoetarrek onartu behar izan zuten jarduerak udalaren behar bezala egiteko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak egiteko eraikin berri bat behar zutela....

Mondrak denboraldiko lehen partidua irabazi du, Urolaren aurka

Argazkia: MB artxiboa. Partidua ostiralera aurreratu zen eta Mojategin izan zen. Talde zuri-morearen goleatzaileak Danel, Iker, Abdessamad, Aritz eta Julen izan ziren. Urolak, berriz, gol bat egin zuen. Animo Urola eta aupa Mondra! Hurrengo jardunaldian Jorge Davilaren taldeak Eibarren Urkiren kontra jokatuko du.

Smartlog Ointxek, Xerezen garaile, etxean ere irabazi du, bazkidetzak aukeran

Ibaizabalen aurkako atzoko lehia oso estua izan zen, eta hala erakutsi zuen ere atsedeneko markagailuak: 35na. Hala ere, azkenean zuri-moreak 73 eta 66 gailendu ziren, eta zabalik dago emakume talde honen bazkide izateko aukera. Beheko azken bi irudiak: Ointxe kluba. Andaluzian aurreko asteburuan 63-73 irabazi zuen, eta atzo denboraldiko etxeko lehen partida jokatu zuen, Aretxabaletan. Lehenengo bi laurdenak oso parekoak izan ziren (17-18 eta 18-17) baina hirugarrenean Ointxe Galdakaoko taldea baino gehiago izan zen: 24 eta 16. Iratxe...

Ertzaintza Monterronen ikertzen dabil Maritxu Kajoiko bortxaketaren ostean

Polizia zenbait ibilgailutan bertaratu da, eta parkearen guneetako bat prezintatu du. Frogak aurkitzeko unitate batek bertan dihardu.

Epaileak ihes egin zuen ustezko bortxatzailea kartzelatzea agindu du

Argazkia: Wikipedia. Ertzaintzak azaldu berri du 33 urteko susmagarria gaur epailearen aurrera eraman dutela, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman duela. Gizonezko hau atzo Ermuan atxilotu zuten, ustez bortxaketa batean esku hartu zuelako, 20 urteko beste gizonezko batekin, Maritxu Kajoi jaian. Erasoen biktimek edo erasoen lekuko direnek, ondoko laguntza-zerbitzuak dituzte eskura, ondoko telefono zenbakietan: Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092 Larrialdiak: 112 Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan. Arrasateko...

Plazak erasotuari “bakarrik ez zaude” adierazi dio, eta sistemari ardurak exijitu dizkio, MKJ Komisiñuak eta Mugimendu Feministak deituta

Biek ala biek "gure besarkadarik beroena" helarazi diote emakume gazteari eta gertukoei. "Kaleak ere gureak dira" gogorarazi dute, eta hainbat hedabidek, adingabeari "zaintza ukatuz", "beldurra eta jarrera erreakzionarioak" eragin dituztela salatu dute. "Ez zaude bakarrik" helarazi diote adingabeko pertsonari, eta "oso haserre gaudela" azpimarratu dute. Izan ere, "ez dugu nahi jaiguneetan, gure herriko kale eta parkeetan, espazio publikoan mesfidati ibili". Haserrea adierazi dute "jaiak ere gureak badirelako, eta guk ere gozatzera irten nahi dugulako". "Haserre...
spot_img
spot_img

LABURRAK

- Advertisement -spot_img
- Advertisement -spot_img

AZKEN 7 EGUNETAN IKUSIENAK

AZKEN BIDEOAK

- Advertisement -spot_img

ALBISTEAK

KULTURA

KIROLAK

AUZOAK

IRITZIAK