Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu

0
706

Elkarte liriko arrasatearrak ‘El año pasado por agua’ lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain arteko “emaitzarekin oso pozik gaudela”.

Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak 25 urtetan zarzuela antolatu eta taularatu izan du Arrasaten.

Aurten Kantuz elkarteak hartu dio lekukoa, eta asteburuan ari da zarzuela eskaintzen Amaia Udal Antzokian.

Horretan, Iker Olazabal musika-zuzendariaren gidaritzapeko orkestra sinfonikoa du lagun.

Cris Cubillo zuzendariak transmititu du, behin estreinaldia eta bigarren saioa eginda, emaitzarekin “oso pozik” daudela zarzuelako lagunak.

“Publikoarekin feed-backa jasotzen ari gara eta ikus-entzuleak orokorrean oso pozik daude”.

Zarzuelako parte-hartzaileak ere “oso gustura izan gara eszenatokian, dena ondo gauzatu da eta emaitzarekin pozik gaude”.

Ostiraleko eta larunbateko emanaldien ondoren, bihar domeka eskainiko du aurtengo azken emanaldia, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen