Arrasatek herritarrei zabaldu die Monterronen etorkizuna elkarrekin erabakitzeko gonbidapena

0
1948
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Arrasateko Udalak herritar guztien ekarpenak jaso nahi ditu Monterron Jauregiaren eta parkearen etorkizuna irudikatzeko abiatu duen hausnarketa-prozesuan. Horretarako, saio ireki bat egingo du abenduaren 2an, Kulturateko areto nagusian, 18:00etan.

Prozesuaren helburua da Monterron hezkuntza ez formala ardatz izango duen kohesio eta inklusiorako espazio bihurtzeko aukerak aztertzea. Udalak herritarren ideiak eta proposamenak bildu nahi ditu, gune horiei eman dakizkiekeen erabilerei buruzko ikuspegi partekatua eraikitzeko.

Orain arte, bi lan-saio egin dituzte: lehenengoa euskalgintza, kultura eta aniztasunaren arloko eragileekin, eta bigarrena Hezkuntza Kontseiluan parte hartzen dutenekin. Abenduaren 2ko hitzordua, berriz, herritar guztiei dago zuzenduta.

Topaketetan proiektuaren abiapuntua partekatu eta osatu nahi dute, baita hura gauzatzeko beharrezko baldintzak identifikatu eta bideragarritasuna aztertu ere.

Udalak herritarrak parte hartzera gonbidatu ditu, Monterron Jauregiaren eta parkearen etorkizunari buruzko ideiak eta ekarpenak egiteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen