Neoma arrasatearrek diskoa aurkeztu dute Kajoin “tradiziotik modernorantz”

0
873

Leire, Irati eta Amets taldekideek lan berriaren nondik norakoak azaldu dituzte ekitaldian, eta hiru kantu eskaini dituzte zuzenean bertan.

Neomak taldeak lehen diskoa kaleratu du, eta ostiral arratsaldean berau aurkeztu zuten Kajoi tabernan taldekide arrasatearrek, aldarte onean.

Ane Zuazubiskar Iñarra kazetari eta lagunarekin elkarrizketa egin zuten, eta taldekideek baloratu zituzten “bi urte inguru hauek biziak izan direla eta lortutako emaitzarekin oso pozik gaudela”.

Taldekideek baieztatu dute “urte askotatik elkar ezagutzen dugun lagunak garela, tradizioa oinarri izan dugula, eta Trikitixa Eskolan 7 urtetatik daramagula”.

Aurkezpenean argi utzi dute “disko honekin ez dugula tradizioa aldatu nahi, tradizioa tradizioa baita eta hala izango baita, tradizioa gurera ekarri nahi izan dugu”. Hain zuzen, horren araberakoa da “diskoko kantuen ordena”.

Era berean, “gu tradiziotik gatozenez eta modernora igarotzeko asmoarekin gabiltzanez, hori islatu nahi izan dugu bai estetikan, bai kantuen esanahiean”.

Taldearen lehen diskoa “mimo handiz egin dugu”, eta ez dute ahaztu “laguntza oso onak izan ditugula: Haritz Harreguy-ren estudioan grabatu genuen, produkzio lanetan ere Jimbo artista itzela da, Pello Herizen gitarra kantu batean lagundu digu, eta Oihana eta Haizea Aranak ere lagundu digute letrekin”.

Diskoa Kajoin erosgai izan da, eta aurkezpeneko elkarrizketaren ostean, aurkezpenean hiru taldekide arrasatearrek zenbait kantu eskaini zizkieten bertaratutako herritarrei, zorionak Neomak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen