Bilkurak ere arreta jarri du erailketa Azaroaren 25aren osteko egunean egin dela. Horrek erakusten du “benetako neurriak behar direla”, erakundeei “prebentzioa, arreta eta babesa” exijituz. Eta gizonei “hartu zuen erantzukizuna!”.
Halaber, erakundeen ardurari dagokionez, eta emakumearen babesa Ertzaintzaren ardura zenez, nabarmendu du “ez dela nahikoa indarkeria gaitzestea”:
“Beharrezkoak dira baliabideak, jarraipena eta benetako konpromiso politikoa, emkumeen* bizitzak babesteko”.

Gizonei interpelazioa egin zaie: “Apurtu itun patriarkalak, zalantzan jarri zuen pribilegioak eta deseraiki emakumeon* bizitzak kontrolatzen dituzten indarkeria-mekanismoak”.
Mugimendu Feministak azpimarra jarri du “gure indarra antolakuntzan, elkartasunean eta kaleetan dagoela”.
Autodefentsa feministari eutsiz, “ez gara biktimak, subjektu politikoak gara”, eta xedea da “emakumeon* eta sexu-genero disidenteon bizitzak eta ongizatea erdigunean jarriko dituen gizartea”.
Ildo honetan, dei egin du abenduaren 11n ariketa kolektibora, hain zuzen, “memoria kolektiboa lantzeko, indarkeria matxistari aurre egiteko eta instituzioak interpelatzeko”.




