GAURKO, OSTIRALERAKO BILKURA DEITU DU ITAIAK, BILBOKO ERAILKETA MATXISTA SALATZEKO

0
1367

Argazkia: MB artxiboa / Irudia: Itaia Debagoiena.

Indarkeria matxistak emakume bat gehiago erail du, atzokoan Bilbon, eta seme-alaba txikiak aurrean zirela.

Bortxa matxistak sei emakume euskal herritar erail ditu dagoeneko aurten, eta 138 emakume eta 13 seme-alaba 2003. urtetik.

Arrasateko Itaiak erailketa bilkuraren bitartez ere salatzera dei egiten du: gaur, ostirala arratsaldeko 19:00etan Seber Altuben.

Izan ere, “ezinbestekoa da indarkeria matxistaren aurka borrokatzea!! Batu mobilizaziora!!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen