Alarma Morea, Hankaz Gora, Rosa Mari, El Furgonologo,… izango dira ‘Sanan’go Jaietan

0
840

Goiko argazkiak: Alarma Morea, MB mediateka, Dj Rosa Mari eta Viajando Simple / Kartelak: Jai Batzordea.

Auzoko Jai Batzordeak lanean jarraitzen du, eta egitarauko ekitaldi gehiago aurkeztu ditu jendartean aste honetan.

Hala, jaietako ostiralean (apirilak 28) kontzertuak ondokoak izango dira: Alarma Morea errumba-flamenco feminista, Hankaz Gora Arrasate-Aramaixoko punk-oi! laukotea, eta Dj Rosa Mari, hau da, “Gasteizeko Jimmy Jazz Aretoan aritzen diren DJ neska katxarroak”.

Hurrengo egunean, zapatuan, herri-bazkaria ospatuko da Gudarien plazan 15:00etatik aurrera. Antolakuntzak iradoki du otorduan zehar “hainbat zozketa eta sorpresa” izango direla.

Umeentzako menua eta helduentzako menua daude aukeran. Sarrerak momentuz (martxoaren 3an) erosgai daude auzoko tabernetan. Zapatuko gauean Txapelpunk eta Kaos Etilikok kontzertua emango dute.

Domeka arratsaldean Julen Axpek umorezko bakarrizketa eskainiko du. Jaiak apirilaren 28an hasi eta Maiatzaren 1ean bukatuko dira, biak barne.

Gainera, San Andres poltsak erosgai dira 5 eurotan, eta antolakuntzak atzo jakitera eman zuenez “oso gutxi geratzen dira!”.

Era berean, auzoko jaien kamisetak “oraindik geratzen dira, taila denak, eta umeentzako kamiseta ia denak saldu dira. Eta sudaderak ere ia denak”.

Julen Axpe ‘furgonologista’ Instagramen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen