IKASLERIAK “HEZKUNTZA FEMINISTA” ALDARRIKATU DU PLAZAN, IKAMAK DEITUTA, A25ean

0
1989

Ikasleek ohartarazi dute “diskurtso erreakzionarioak geroz eta normalizatuagoak” daudela, eta “ikastetxeak ez daudela honen salbu”. Horregatik “antolakuntza feministaz gure hezkuntza feminista eraikitzera goaz”. Hala egin dute gaur eguerdian Herriko plazan.

Argazkiak eta bideoa: Ikama Arrasate.

Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dugu gaurkoa, eta Ikama Arrasate mobilizatu da.

Goizerako bilkura bana deitua zuten Arrasate Insitutuan zein Arizmendi Ikastolako Gazlupen egiteko. Eta eguerdian bilkura egin dute Herriko plazan, deialdi bateratuan.

Izan ere, Ikama Arrasatek gura du “aldarriz eta borrokarako grinez” betetzea kaleak gaur bereziki, “diskurtso erreakzionarioen gorakadaren” aurrean.

“Geroz eta normalizatuagoa eta onartuagoa daude feminitatearekiko mespretxua, feminismoaren erridikulizazioa zein banalizazio saiakerak”.

Baita “maskulinitate patriarkalaren defentsa eta goraipamena edo autonomia sexualaren aurkako erasoak” ere. Azpimarratzekoa da ere indarkeria matxista horien ondorioz “transfobia ere areagotu dela”. Testuinguru honetan “ikastetxeak ez daude honen salbu eta ez dira guretzat espazio seguruak”.

Izan ere, “gure eguneroko bilakatu dira mandatu zisheterosexuala, eta trans eta trabestion aurkako mezuak; forma ezberdinak hartzen dituztelarik”: “Hasi gure identitatearen ukazioa, ideia TERF-ekin jarraitu edo eraso sexisten akusazioekin amaituz”.

Ikasle feministek antolakuntzan dihardute, “ideia transfobo, misogino eta erreakzionarioak ez baitira eztabaidagai”.

Aurrera begira “bide luzea dugu oraindik gure beharretara egokituko den hezkuntza feminista lortzeko baina guk argi diogu”: “Ideia faxista eta erreakzionarioei borroka feministaz erantzungo diegu”.

“Oraindik ere gorputz hegemonikoak zentralitatea dute gure hezkuntza sisteman”, ezta “ikastetxeetan babestuko gaituen protokolo eraginkorrik” ere.

Gaur egungo Hezkuntza sistema “ez da askatasunerako tresna, zapalkuntza errepikatzeko mekanismoa baizik”.

“Gu antolakuntza feministaz gure hezkuntza feminista eraikitzera goaz”. Areago “etor litekeenaren aurrean”.

Ikamak “botere kolektiboan sakontzera” deitu du, eta bilkura amaitu du adieraziz “Aurrean izango gaituzue! Gora hezkuntza feminista! Gora borroka feminista!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen