San Andresko Jaiak
JAIAK
‘Talega’ren omenezko kontzertua eman dute ‘El Bille’ eta Ikerrek
Ekitaldia Errebuelta kalean egin da, Jai Batzordeak antolatuta, eta lagun ugari bertaratu dira. 'Talega' auzotarra, 'Figueras' bezala, azken urtean zendu da, eta bertako jaietan omenaldi-kontzertua egin nahi izan diote. Ekitaldi sentitu honek eman dio amaiera aurtengo jai-egitarauari. https://youtu.be/GhXwZbpCN8A
JAIAK
San Andresko 65 nagusi elkartu ditu euren omenezko bazkariak
Otordua Etxaluze eraikinean ospatzen ari dira, eta bertan ere Jai Batzordeko kideak, Jose Riviere Abaroako ordezkaria, Pepi Gorosabel auzo-alkatea eta Javi Sound musika-jartzailea daude. Ekitaldi honetan ere auzoko pertsona nagusienek omenaldia jasoko dute, hain zuzen, 1922ko apirilean jaiotako Vicenta Bengoa...
JAIAK
Txiki ugari erakarri dituzte Erraldoiek San Andresko Jaietan
Gaitariek doinua jarri dute, eta erraldoiek dantzan egin dute, haur eta guraso ugari bertan izan direla. Gaur San Andresko Jaiek azken eguna dute, baina festa giroak aurrera jarraitzen du. Eguerdi partean Arrasateko Kiliki eta Erraldoien Konpartsak kalejira egin du, Arrasateko...
JAIAK
Gudarien plaza bete da Figuerasen omenez [Argazki galeria eta bideoak]
Figuerasen omenezko punk jaialdia ospatu da San Andresko Gudari plazan. Eszenatokian 8 talde izan dira Figuerasi omenaldia egiteko: Zero, Crap, Kañeria 13, Des-kontrol, Arkada Social, Xementerio, Akulu, Sindy Berbenas eta El Exterminio de la Raza del Mono. Ikusleen artean...
JAIAK
Dirty Durum Brass Band eta Julen Axpe aritu dira ere San Andresen
Eguerdian Dirty Durum Brass Band txarangak San Andres auzoko kaleak alaitu ditu bere musikarekin. Mota guztietako abestiak interpretatu ditu, klasikoenetatik eta modernoenetara. https://youtu.be/NvJrxUxtHXU Arratsaldean, Julen Axpek bere Furgomonoloa ekarri du Gudarien plazara. Bai haurrek bai helduek barre egin dute Axpek kontatu...
JAIAK
Aratzek eta Andonik irabazi dute San Andresko mus txapelketa
Irabazleen argazkiak: Tantaka taberna. Tantaka tabernan San Andres auzoko jaietako Mus Txapelketa jokatu da. Txapelketan 26 bikotek parte hartu dute, eta garaipena Aratz eta Andonik osatutako bikotearentzat izan da. Sailkapena: 1. Aratz eta Andoni2. Jon Ander eta Izags3. Iker eta Julen4. Iñaki...
JAIAK
Figueras gogoratu dute goizetik San Andresen
Gaur San Andres auzoko jaietan Alberto Rollan 'Figueras' omenduko da. Gaur eguerdian kontzertua izan da Parke Berrian, eta lau taldek hartu dute parte: Trumans, Krisis eta Condenados. Gainera, Doctor Bañez kalea eta Errebuelta kalea lotzen dituen tunelean Figuerasen irudiarekin...
JAIAK
JJ tabernak irabazi du San Andresko tortilla patata lehiaketa
Gaur eguerdian San Andres auzoko jaietako patata tortilla lehiaketa ospatu da. Aurtengo irabazlea JJ taberna izan da. Tabernako jabeak Jesús Hernández eta Paqui Gil dira.
Kultura
Ttakunen txalaparta ikastaroan izen ematea zabalik dago
Gaur goizean erakustaldia eta tailerra eskaini dute San Andresko jaietan. Kartela: Ttakun. Arrasateko Ttakun Txalaparta taldeak 30 urte beteko ditu aurten eta programazio bereziarekin ospatuko ditu ’30 urtez enbor beretik’ lelopean. Lehen ospakizuna apirilaren 21ean izan zen Iturrieta Sagardotegian izango...
JAIAK
Kaos Etiliko eta Txapelpunk taldeek Gudarien plaza bete dute
Txapelpunk eta Kaos Etilikok itxi dute San Andres auzoko jaietako bigarren eguna. Kontzertua Txapelpunk Lekeitioko taldeak ireki zuen eta ordu eta erdiko kontzertua eskainiz. Ondoren, Kaos Etiliko taldearen txanda heldu zen. Aguraineko taldeak ‘No hay agua’ biraren barnean eman...
Latest News
AMeko Orkestrak kontzertua eskainiko du abenduaren 17an
Testua, bideoa eta argazkiak: Arrasate Musikal. Arrasate Musikaleko Orkestra historikoak, gaur, larunbata, entsaio orokor bat egin du abenduaren 17an, 13:00etan,...