2.6 C
Bergara
ostirala, 24 maiatza, 2024
spot_img

jai batzordea

Pregoia, ikurrinen igoera, bolo-boloa,… Musakolako Jaiak abian dira!

Argazkia eta bideoak: Jai Batzordea. Jai Batzordeak antolatuta, ekitaldi jendetsuak ospatu dira gaur arratsaldean. Familiek edota koadrilek bolo-boloan parte hartu dute, Gaztetxokoko lagunek pregoia irakurri dute, eta Jone auzo-alkateak jai zoriontsuak opatu ditu. Erraldoi eta Kilikien Konpartsak eta Gaiteroak ere...

Haurreskolaren kalejirarekin hasiko dira aurtengo San Andresko Jaiak

Adin ezberdinentzako egitaraua antolatu du Jai Batzordeak, eta lau egunetan zehar ospakizun ugari izango dira. Kartelak: Jai Batzordea. Apirilaren 26an, 27an, 28an eta Maiatzaren Lehenean jaia izango da nagusi auzoan. Maiatzaren 1erako adibidez Kurtzetxikira mendi-irteera antolatu du Batzordeak, ondorengo kartelak iragartzen...

Altamirako Jaixak giro oso onean ospatu dira, Batzordeak antolatuta

Gaztetxoendako zinea, Garazi & Salaren kontzertua, auzo-bazkaria Herri Gain elkartean eta beste zenbait ekitaldi izan dira gozagai. Argazki guztiak, auzo-bazkarikoak izan ezik: Jai Batzordea. https://youtu.be/4vQbD3aHZyc

Yoga, txantxiku-jolasa, Garazi&Sala,… izango dira Altamirako Jaixetan

Argazkiak: MB artxiboa / Kartela: Jai Batzordea. Asteburu honetan auzoko jaiak ospatuko dira, eta Jai Batzordeak ondoko ekitaldiak antolatu ditu, Arrasateko Udalak, Txikitxu Arrostaitzek, Altamira Albaitaritzak eta Arrasate Yoga Elkarteak antolatuta. Apirilak 12, eguakotxa: 18:30 Zerrajerako sirenarekin txupinazoa 18:30 III. Col d'Altamirara igoera...

Musakolako BTT Martxarako izen-ematea ireki du Jai Batzordeak

Ekitaldia maiatzaren 5ean (domeka) ospatuko da eta plaza kopurua mugatua da. Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Ziorlako Jai Batzordea. Musakolako lagunek jakitera eman dute gaur, martxoaren 29an, ireki egin dela izen-ematea. Era berean, aurtengo kartel ofiziala aurkeztu du, eta martxan parte hartzera...

Hip Hop Eguna antolatu dute urban13k eta ‘Sanan’go Jai Batzordeak

Apirilaren 27an ospatuko da, eta grafitigintzaz gain, arratsalde partean Urban 13 Showa izango da: freestyle txapelketa, dj-ak, dantza eta showcasea. Goiko argazkia: MB artxiboa / Kartela: Antolakuntza. Geroz eta gutxiago falta da auzoko jaietarako, eta Jai Batzordea ekitaldiak antolatzen eta iragartzen...

San Andresko kamisetak, jertseak,… erosgai daude Jai Batzordeak antolatuta

Motxilak eta zapiak ere eros daitezke auzoko denda eta taberna ugaritan egunero. Baita jaien lokalean ere, zapatuetan eguerdiko 13:00etatik 14:00etara. Irudia: Jai Batzordea. Kamisetak (haur eta helduentzat), jertseak (haur eta helduentzat), biserak, motxilak eta zapiak erosgai dira, ondoko taberna eta dendetan: Kapikua...

Gozategik ‘Sanan’go jaien ostiral gaua alaituko du

Argazkia: Bonberenea / Kartela: San Andresko Jai Batzordea. Bertako Jai Batzordeak antolatuta, kontzertua apirilaren 26an izango da gaueko 23:00etatik aurrera, Gudarien plazan. Batzordeak kontzertua iragarri du eta animatu du "adin guztietako jendea, adi!, dantza egitera gonbidatuak zaudete. Data ondo gorde,...

Elma auzoko Gabonetako leiho eta balkoi txapelketa abian da

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Elma auzoko Jai-Batzordea. Laster dira hemen Gabonak, eta Elma argiztatu dezagun proposatzera gatoz! Argi, apaingarri, marrazkiak kaxatik atera eta apaindu ditzagun gure leiho eta balkoiak!!! Sariak ere badaude, 100€ tako hiru sari, auzoko taberna eta...

Jolasak, otorduak, dantzak,… izango dira Zarugaldeko Jaixetan

Argazkia: MB artxiboa. Jai Batzordeak antolatuta, irailaren 2an (zapatua) ospatuko dira eta ondorengo ekitaldiak izango ditu: 11:30 Txupinazoa eta haurrendako jolasak eta tailerrak12:45 Bolo-boloa13:00 Triki-bertso-poteoa Nebraskatik hasita16:00 Mus eta partxis txapelketak17:00 Ur-jolasak18:30 'Zeuk ein zeuk jan' merienda (janaria bertan egongo da)18:50...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Granadako playoff-ean, Mondragon Unibertsitatea-Ointxek etxeko taldea garaitu du

Igoera faseko 1. partiduan, talde arrasatearrak 68-54 irabazi dio Granada Mas Baloncesto taldeari. Bihar (ostirala) bigarren lehia izango du,...
- Advertisement -spot_img