Txapelpunk eta Kaos Etilikok ‘Sanan’eko Jaixetan kontzertua emango dute

0
1013

Argazkiak: Bilboko Kafe Antzokia eta Gasteizberri-tik.

Agurain herrian jatorriaduen Kaos Etilikok ‘No hay agua’ bira emango du 2023an, eta iragarri berri duenez, han-hemenka zuzenekoak eskainiko ditu:

Bilbon, Sondikan (Bizkaia), Usansolon (Bizkaia), Valentzian, Guadalajara (Gaztela-Mantxa), Arroniz (Nafarroa), Gasteizen, Logroñon (Errioxan), Donostian eta Arrasaten.

San Andresko kontzertu hau apirilaren 29an izango da, auzoko jaien baitan, Jai Batzordeak antolatuta. Bertako Batzordeak ere lortu du beste punk talde entzutetsu bat lotzea: Txapelpunk.

Lekeition jatorria duen taldeak martxan jarraitzen du, eta azkenaldian Lantziegon (Araba) eta Zornotzan (Bizkaia) aritu da. Iñigito eta beste lagunak ‘Sanan’en izango ditugu kontzertua plazaratuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen