Zalduspen jarriko da behin-behineko bus geltokia, aparkaleku oro mantenduz, Ekobulebarra bukatu arte

27
4376

“Apirilaren 1ean” jarriko da abian geltoki berria. Ibilbide luzeko autobus guztiak bertan geratuko dira: Donostia, Gasteiz (zuzena), Bilbo eta Loiuko aireportua. Gainerako linea guztiek geldialdi bat egingo dute bertan.

Goiko mapa: Asmatu-Udala.

Arrasateko Udalak Zalduspera lekualdatuko du Garibai kaleko autobus geltokia, Ekobulebarraren eraberritze lanek iraun bitartean. Apirilaren 1etik aurrera jarriko da abian geltoki berria.

Maria Ubarretxena alkateak eta Ibon Arrupe Hirigintza zinegotziak prentsa agerraldian azaldu dutenez, “autobus geltoki berria behin-behinekoa izango da, irisgarritasuna bermatuko du 15 minuturoko anezka-autobusarekin eta egun dauden aparkaleku guztiak mantenduko dira”.

Horretarako, Udalak, industriaguneko bi eraikin eraitsiko ditu (Transportes Aramburu eta Etormobil zirenak), bertan ezarriz aparkalekuak. Hau da, egungo aparkalekuen eremuan autobus geltoki berria kokatuko da eta, pabilioiek utziko duten eremuan, berriz, aparkalekuak. Aparkatzeko eremu-kopuru berbera bermatuko du Udalak. Urte honen amaierarako aurreikusita dago Nafarroa etorbideko 33. zenbakian dagoen eraikina botatzea, beraz, orubea aprobetxatuko da aparkaleku gehiago egiteko.

Aldi berean 6 autobus hartzeko tokia izango du Zalduspeko geltokiak eta 3 markesinez osatua egongo da. Darsena sistema izango du (sartu-irteera eremu berberean egingo dute autobusek). Ibilbide luzeko autobus guztiak bertan geratuko dira: Donostia, Gasteiz (zuzena), Bilbo eta Loiuko aireportua.

Gainerako linea guztiek geldialdi bat egingo dute bertan. Garibaiko lanek irauten duten bitartean, lineako autobusak Nafarroa etorbidean egiten ari diren autobus geltokietan geldituko dira, Mondragon hotelaren atzean. Aretxabaletarako noranzkoan Laubideko aparkalekuaren sarreraren ondoan geldituko dira, eta Bergararako noranzkoan Kulturolako atearen ondoan.

Bertan aurkitzen diren elkarteak, Dorletako Txirrindulari elkartea eta Tallagintza elkartea Uribesalgo fabrika zaharrean egokitu diren lokaletara joango dira. Otsailaren 15ean hasiko dira eremuaren egokitzapen lanak eta hilabete t’erdiko epean burutzea dago aurreikusia.

Udal ordezkariek nabarmendu dute “hasiera batean, Ekobulebarraren obrak amaitzean, 2022ko martxoa-apirila inguruan, geltokia Garibai kalera itzuliko da. Hala ere, autobus geltokiaren gaia herritarrekin jorratu nahi dugu eta kokapen egokiena elkarlanean zehaztu”.

15 minuturo, anezka autobusa; Mugi txartelarekin doan

Zalduspeko geltokia herriko puntu ezberdinekin lotzeko, Arrasateko Udalak autobus urbanoaren ezarpenean pausu bat gehiago emango du: zerbitzua oraingo 2 lineetatik 3ra pasako da. Mantenduko dira gaur eguneko bi linea zirkularrak, herriaren beheko aldea eta goiko batzen dituztenak, eta 3. linea sortuko da. Linea azkarra izango da hau, beheko aldetik era zuzenean lotuko ditu Arruena (Eroskiko geltokitik) eta Arimazubi eta San Andres.

3. linea honek anezka (lanzadera) eran jardungo du eta ondorioz doanekoa izango da, kasu horietan, Mugi txartelarekin.

Ibilbidea eta izango dituen geltokiak honakoak dira: Eroski, Gip. Etorbidea, Maalako errotonda, Otalora Lizentziatua, Muxibarreko errotonda, Zarugalde kalea, Udala plazako errotonda, Arrasate Pasealekua (Arimazubi), Alfonso VIII. kalea, Dr. Bañez kalea, Maiatzak 1 kalea, Garibai etorbidea, Biteri kalea, Nafarroa etorbidea, Deba etorbidea, Gipuzkoa etorbidea eta Eroski.

Linea azkarraren ideia OTA zerbitzua definitzeko partaidetza prozesuan proposatu zuten herritarrek. Udalak eskari hori aztertu eta erantzuna eman dio.

27 IRUZKIN

  1. Aber Maria, ez iezaguzu adarrik jo.
    Ecobulebarra diseinatu, obrak adjutikatu eta enpresa ezagun bat lanean hasi da. Imajinatzen dut 1.000.000 euro baino gehiago ordaindu ostean pentsatuta edukiko zenutela bus geltokia non jarri. Beraz, zer diozue herritarrei galdetzeko proiektuaren exekuzioa martxan denean?
    Ados, dirudienez bus geltokia Roneoko etxe parera eraman behar duzue Ecobulebarreko obrak amaitzen direnean.
    Baina orain, kexa pila bat izan ondoren Salduspeko ideia hau atera duzue in extremis, badakizuelako Ecobulebarrak proiektu gisa ez duela funtsik eta ez diela herritarren beharrei erantzuten.
    Zer ospatzen duzue argazki horretan Ecobulebarraren lehendabiziko akatsa potoloaren inaugurazioa?
    Portzierto, nundik aterako da Ecobulebarraren obrek sortutako obra berri honen dirua?

  2. Maria eta Portuondo jauna argazkian. Hasi da ya kampañia Udal Gobernu honen txapuzak zuritzeko.

  3. Urten ahal jako Mariai ondo Salduspekua (aber jentiak aceptetan dauen) bestela Roneon bizi zarienok preparau, geltokixe etxe azpixen eukiko dozue eta!

  4. Orain dela gutxitik bada ere, Roneon bizi naizen aldetik, espero BETIRAKO izatea geltoki hau. BILDUren Laubideko inposaketak ez dauka inolako zentzurik.

    • Inposaketa, Bildurena? Mesedez, ez adarrik jo!
      Lotsagarria eta benetan larria da gai honekin udal gobernua izaten ari den jarrera. Zergatik ez digute behingoz garbi azaltzen zer kristo den ekobulebar proiektua?
      Gehiago edo gutxiago gustatu, ados egon ala ez, EH Bilduk behintzat argi eta garbi azaldu digu Arrasatear guztioi zer proposatzen duen Laubide proiektuan.
      Eta orain arteko gardentasun falta eta adar-jotzea gutxi ez balitz, atzoko plenoan bi proiektuak bateragarriak direla esan du udal gobernuak!!! Orduan, zertan ari dira? Obrak hasita daude!
      Oso erabaki garrantzitsuak dira, Arrasateren etorkizuna baldintzatuko dute urte luzez.
      Txapuza gehiago egin aurretik, uste dut adostasun zabala bilatzea dela aukera onargarri bakarra.
      Bitartean, inposaketa gobernuarena da, eta oso iluna gainera.

    • Oso kezkatuta ikusten zaitut Intermodalarekin.
      Ez dakit berriak irakurtzen dituzun, baina momentu honetan Roneoko etxeek bi aldetara dute autobus geltokia, Hotelari zati bat desjabetuko diote autobusek hotelaren inguruan buelta eman dezaten (hau da, zure etxearen bueltan hori ere)… baina zuretzat arazoak autobus geltokia Roneotik gertu zentralizatzea da?

  5. Klase pribilegioak defendatzen ari zara Maider, Roneoko jabedunek eskubide gehiago daukazuela uste duzue, horregatik opa diozu zorte ona Zalduspeko bidegabekeria horretan udal gobernuari? Demokrazia Arrasaten!

    • Inposaketa da alkatea boterean egotea eta kobratzen duen dirua kobratuta Arrasatearroi modu honetan mareatzea.
      Alkatea ez da Arrasatekoa eta antzematen da ez duela ezer ulertu zer suposatzen duen Arrasatek. Agintzen duenak aldiz, Donostiako bulego batetik egiten du. Eta atzoko plenoan argi ikusi zen hori.
      Laubide proiektua (gauzatu ez dena) inposaketa bada, zer da 100000 euro balio duen Ecobulebarra?

  6. Roneon bizi garenoi utzi gaitzazue bakean mesedez.
    Bake pixkat eskatzeko eskubiderik ez daukagu ala?
    Busek Zalduspen ez diote inori kalterik eragiten.

    • PNVren Ecobulebar delakoak Caja laboralaren aurrean jarri nahi ditu Busak 16 hilabeteetara, Roneoko etxeen pare parean. Beraz, zer ari zara justifikatzen?

  7. PNVko lagunak estu eta larri zaudetenaren seinale garbiena, gaia desbideratzeko Bildu=Inposaketa esaldia dozena erdi aldiz errepikatzea. Atez atekoa edo ETA ere atera dezakezue gaia desbideratzeko, baina herri guztiak daki Bildurena proposamen bat besterik ez dela, eta herri honetan agintzen dutenak eta Ekoboulebar ezezagun hori gehiengo absolutuarekin onartu dutenak PNV-PSE direnak. Gutxienez azaldu dezatela behingoz zertan datzan, planoak berriz erakutsi eta gutxiago inprobisatu. Ez dut ulertzen orain herritarrekin kontsultatu behar baduzue geltokia non jarri, nola ez duzuen proiektu osoa ordurarte gelditzen.

  8. Hi Maider Portuondo Terrazero ez zaitxez hainbeste astorau ze argazkixan Maria bezain elegante agertzen Zare. Hori bai interneten eztabaidan ibiltzen biharrian, zegatxik ez dozu azaltzen behingoz zer Dan eta zertako izengo Dan Ekobulebarra.

  9. Y los que bajamos todos los días de Vitoria
    A Mondragon a trabajar ,tendremos que salir 2 horas antes de casa ,,,,,si esa parada esta a las afueras de Arrasate ,BENDITO SEA DIOS ,,,,,,,,POR FABOR

  10. Mari Carmenek arrazoia du, ni donostira joaten naiz egunero eta munarren bizi naiz, edo kilometro terdi ibilo edo lau bis hartu, ez zarete konturatu bis erabiltzaileei ekarriko dien kaltea?
    Ikusten da ez zaretela eguneroko erabiltzaile. Argazkia ikustea besterik ez dago. Alkatea bertara bizikeletan joan da jajajajajaj

  11. Maria,ze bide gorritatik heldu za ba horraino???
    Eta kaskua???
    Iepale… zirkua heldu da arrasatea!

  12. Ekobomberada / Kakabulebarra berriz ere…. hemen da!!!!!! Bizilagunak kontsultatu gabe, galderei erantzun gabe, inprobisatuz, dirua xahutuz, batzuk pribilegiatuz, besteak kaltetuz… Lotsagarria. Oraindik ez dakigu nola geldituko den, ez dugu informaziorik, titular handi eta udaletxearen autobomboa besterik ez. Baina arrasatear askoren bizi kalitatea arriskuan dago, bazterrean utziko dituzte beraien cacicadarekin. Imposatu? Hau da inposatzea, eta azkar dabiltzate ea datozen hauteskundetarako bukatuta duten. Orduan berdin izango da PNVk alkatetza galtzea, dirua xahututa eta beraien lagunen patrikan egongo delako.

    “Todo atado….y bien atado…” noren antza dute?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen