XX. mendearen lehen erdiaren amaieran hortxe agertzen zaigu Unión Cerrajera S.A-ren forjako tailerra, enpresaren eraikinik zaharrenetarikoa. Galdategiarekin batera, UCEMen sorreran bertan koka dezakegu tailer honena, bere ekoizpena lantegi osoaren osagarritzat jo daitekeena. Non zegoen? Gutxi gora behera, Nafarroa Etorbideko errotondaren mendi aldeko bidearen amaieran. Argazkia 1947-48koa da. Artean ormako ixtura gabe, argazkiaren erdialdeko ezkerraldean belardi bat ikusten da, zuhaixka batekin. Prestatzen ari zen igeritokiko parkearen zatitxo bat da.
UGT sindikatuak salatu duenez, Lurraldebuseko hiriarteko lineetako gidariek jasaten duten egoera "onartezina" da, osasun krisiak larriagotu egin baitu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote geltoki nagusietan bainugela publikoak bermatzeko.
HikHasi argitaletxeak kaleratu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailek idatzitako “Esperimentazioan sakonduz biziberritu” lana. Liburuaren aurkezpena...
Urtarrilak 26an mobilizazio orokorra Donostian izango da eta sindikatu eta eragile sozial desberdinek ekitaldia egingo dugu toki desberdinetan. Gero Alderdi Ederren elkartuko...