2.6 C
Bergara
Asteazkena, 1 otsaila, 2023

autobus

Gaur (osteguna) ere autobus zerbitzu batzuk bertan behera daude

Gaur (osteguna) eguerdian Arrasate-Leintz Gatzaga zerbitzua (DG21E) berrabiatu ahal izan du Lurraldebusek, "errepidea ireki" baita. Arrasate-Zumarragakoaren zati bat ere bertan behera utzi da, zehazki, Oñati eta Legazpi artekoa (DG04 linea) Udana mendatearen egoera dela. Beraz, linea honek bakarrik Arrasate-Oñati...

3. autobus linea azkarraren ibilbidea egokitu du Udalak garraio publikoaren erabilera sustatzeko

Irailaren 13tik aurrera sartuko dira indarrean neurriok. Testua: Arrasateko Udala. Arrasateko Udalak herriko autobus zerbitzuan egokitzapenak egin ditu ikasturte berriari begira, zerbitzuaren efizientzian sakondu eta herritarrari zerbitzu egokiagoa eskaintzeko helburuz, garraio publikoaren erabilera sustatzearekin bat. Irailaren 13tik aurrera, astelehena, sartuko...

Zalduspe autobus geltokia astelehenean hasiko da martxan

Zalduspe autobus geltokia astelehenean hasiko da martxan, eta autobus hibrido batekin funtzionatuko duen hiriko 3. linea berria jarriko dute martxan. Zalduspeko behin-behineko geltoki berriak 6 autobusentzako edukiera izango du aldi berean eta 3 markesinek osatzen dute. Ibilbide luzeko autobusek Zalduspen izango dute geltokia eta eskualdeko autobusek (hiriartekoak) Nafarroa Etorbidean.

Zalduspen jarriko da behin-behineko bus geltokia, aparkaleku oro mantenduz, Ekobulebarra bukatu arte

"Apirilaren 1ean" jarriko da abian geltoki berria. Ibilbide luzeko autobus guztiak bertan geratuko dira: Donostia, Gasteiz (zuzena), Bilbo eta Loiuko aireportua. Gainerako linea guztiek geldialdi bat egingo dute bertan. Goiko mapa: Asmatu-Udala. Arrasateko Udalak Zalduspera lekualdatuko du Garibai kaleko autobus geltokia,...

“Ez zen autobus geltokia izan” [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

XX. mendearen lehen erdiaren amaieran hortxe agertzen zaigu Unión Cerrajera S.A-ren forjako tailerra, enpresaren eraikinik zaharrenetarikoa. Galdategiarekin batera, UCEMen sorreran bertan koka dezakegu tailer honena, bere ekoizpena lantegi osoaren osagarritzat jo daitekeena. Non zegoen? Gutxi gora behera, Nafarroa Etorbideko errotondaren mendi aldeko bidearen amaieran. Argazkia 1947-48koa da. Artean ormako ixtura gabe, argazkiaren erdialdeko ezkerraldean belardi bat ikusten da, zuhaixka batekin. Prestatzen ari zen igeritokiko parkearen zatitxo bat da.

Gidarientzat bainugela publikoak izatea eskatu dute

UGT sindikatuak salatu duenez, Lurraldebuseko hiriarteko lineetako gidariek jasaten duten egoera "onartezina" da, osasun krisiak larriagotu egin baitu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote geltoki nagusietan bainugela publikoak bermatzeko.
- Advertisement -

Latest News

- Advertisement -