Arratsaldeko 19:20ak aldera kamioi batek eta auto batek istripua izan dute N-636 errepidean, Kanpazar mendatean, Sara Merenderoaren eta mendatearen goialdearen artean. Talkan bi pertsona arin zauritu dira, eta Debagoieneko ospitalera eraman dituzte. Lehenengo momentuetan errepidea itxita egon da.
Errepide hori desastre bat da, kamioie pasatzea debekatu behar zaie edo errepidea hobetu
Zergatik kamioei? Kotxeak Azkar Joan nahi badute autopista erabili Edo 15 min lehenago etxetik atera.
Kamioiak ere azkar joaten dira askotan!!! Errepide horren aukera bakarra segurtasuna hobetzeko Kanpazarko tunela egitea da, bestela berdin jarraituko dugu istripu askorekin urtero