2.6 C
Bergara
igandea, 29 azaroa, 2026

errepidea

Gaur hasiko dira askorentzat udako oporrak, eta errepidean arreta eskatu dute

Abuztuko lehen egunetan murgilduta, herritar askorentzat gaur hasiko dira udako oporrak, eta horrek errepideetako mugikortasuna handitzea ekarriko du. Bidaiari askok Euskal Herriko errepideak zeharkatuko dituzte datozen ordu eta egunetan, eta, horregatik, gidariei arretaz jokatzeko eta bidaia aldez aurretik prestatzeko...

EAJ Arrasate errepideko zarata akustikoa murriztearen alde agertu da

Testua: Arrasateko EAJ Arrasateko Eusko Alderdi Jeltzaleak txalotu egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bide Azpiegituretako Departamentuaren bitartez, Arrasateko saihesbidean pantaila akustikoak jartzeko hartutako erabakia, ospitaletik San Josepe eremuko etxebizitzetara. Neurri hau trafikoaren zaratak nabarmen murrizteko diseinatuta dago, bertako biztanleen bizi-kalitatea...

Herritar baten kexa: Santa Teresako errepidearen egoera

Argazkia eta testua: herritar bat Egun hauetan, Santa teresako errepideko zebrabideak margotzen ari dira eta auzoko bizilagun bat errepidearen egoeraz kexatu da. "Santa Teresan zebrabideak margotzen ari dira, asfaltatzea lotsagarria denean. Lotsagarria da, bigarren mailako herritarrak gara? Zerga dezente ere...

Aldundiak Sara-Kanpazar gaina zatia zabalduko du, eta asfaltatze batzuk egingo ditu

Lanek 6 hilabeteko epea izango dute eta 1'2 milioi euroko aurrekontua. 2022an lizitatuko dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak Arrasatetik Elorriora Kanpazaretik dohan N-636 errepidea hobetuko duela iragarri du Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak gaur, Maria Ubarretxena alkatearekin batera, Arrasateko udaletxean...

GI-627 errepidea itxiko da asteburu honetan Bergaran

Ondartzako biribilgunetik GI-2632 errepidearekiko lotunera doan zatiari eragingo dio itxierak. AP-1 autobideko ordainlekura sartzeko bidea irekita egongo da. Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia. Bidegi foru sozietateak AP-1 eta A-636 Beasain-Bergara autobideei zerbitzua emango dien errepideen artapen zentro berria egiteko lanekin jarraitzen...

Auto batek eta kamioi batek talka egin dute Kanpazarren

Arratsaldeko 19:20ak aldera kamioi batek eta auto batek istripua izan dute N-636 errepidean, Kanpazar mendatean, Sara Merenderoaren eta mendatearen goialdearen artean. Talkan bi pertsona arin zauritu dira, eta Debagoieneko ospitalera eraman dituzte. Lehenengo momentuetan errepidea itxita egon da.

Trafiko-mozketak GI-2620 errepidean ostiralerarte

Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen da, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu

Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...
- Advertisement -spot_img