2.6 C
Bergara
igandea, 29 azaroa, 2026

trafiko-istripu

Autobus batek eta auto batek talka egin dute Hiper Eroski parean

Bi ibilgailuek talka egin dute eguerdiko 13:15 aldera saihesbideko biribil honen inguruan. Anbulantzia bat bertaratu egin da, eta "osasun zerbitzuek autoaren gidaria artatu dute baina badirudi emakumeak ez duela zauri larririk izan", Ertzaintzak azaldu duenez. Ertzaintzaren gutxienez bi patruila bertaratu...

Trafiko-istripua Uribarri auzoan

Arratsaldeko 17:35ak aldera, istripu bat gertatu da GI-2620 errepideko 20. kilometroan, Uribarri auzoan. Auto batek harri baten kontra talka egin du eta gurpil bat lehertu zaio. Ez da inor zauritu eta trafikoan ez du eraginik izan.

Auto batek eta kamioi batek talka egin dute Kanpazarren

Arratsaldeko 19:20ak aldera kamioi batek eta auto batek istripua izan dute N-636 errepidean, Kanpazar mendatean, Sara Merenderoaren eta mendatearen goialdearen artean. Talkan bi pertsona arin zauritu dira, eta Debagoieneko ospitalera eraman dituzte. Lehenengo momentuetan errepidea itxita egon da.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu

Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...
- Advertisement -spot_img