Unai Parot, 30 urte preso, etxeratzearen aldeko manifestazioa egin da Sarek deituta

3
1425

Apirilean Unai Parot presoak 31 urte beteko ditu espetxean. Indarrean dagoen legedia arrunta aplikatu ezkero, aspaldi behar luke kalean. “Baina Unairi asmatutako trikimailu juridiko berriak aplikatu dizkiote – salatu du Sare Arrasatek – eta oraindik kartzelan mantentzen dute”.

Hau dela eta, dinamika bat abiarazi du Sare Arrasatek, “Unai etxeratzeko BIDEA GARA” goiburuarekin. Dinamika honen barruan gaur eguerdian manifestazioa egin dute Arrasateko kaleetatik. Herritar ugari hurbildu dira ekimenarekin bat egiteko.

Hona hemen bukaeran irakurritako testua:

Unai etxeratzeko DINAMIKA berri baten abiapuntua izan da gaurkoa. Unai Euskal Herrian, etxean, askatasunean ikusi arte mantenduko dugun dinamika iraunkorra izango da aurkeztera gatozena. Unai ahalik eta azkarren etxera ekartzeko asmoarekin sortutako dinamika.

Ostiralean Unai Puerto de Santamariako espetxetik Leonera lekualdatu dutela esan zuten. Horrez gain, espetxe sailkapenean 2.gradoa eman diote. Beraz, espetxean hainbeste urte egon ondoren, kalera irteteko bamena izan behrako luke, baimenekin irtetzeko baldintza guztiak betetzen dituelako. Pausu positiboa da, bai. Baina ez da nahikoa.Leonera hurbildu badute zergatik ez Euskal Herrira? Zergatik ez etxera?

31 urte preso egotea astakeria hutsa da. Biziarteko zigorra gizatasunik ez duene estatu anker baten erabakia da. Euskal Herriratzea zein askatzea lirateke ezinbesteko gizatasun keinuak. Eta ez dezagun ahaztu: Espainiar estatuko legedi arrunta aplikatu ezkero, legeak dioena hori da.

Legeak gehienez ezarri zion 30 urteko zigorra nahikoa ez eta beste 11 urteko zigorra erantsi zioten, neurrira asmatutako zigor berri batekin.Espetxe onura eta erredentzio denak baliogabetuz. Duela 15 urte Unaik kalean behar luke eta ez espetxea. Ez Puerton, baina ezta Leonen edo Zaballan ere.Herrian. Etxean.

Arrasateko herritarrok azken urteetan hamaika modutan adierazi izan dugu presoen eskubideen aldeko aldarria. Babes oso zabala izan du aldarripen horrek: Ekimenak, mobilizazoak, elkartasun egunak, eragile sindikal,sozial eta politikoen babesa, udal mozioak… Azken irudi esanguratsua Gelmako etorbidea bete genuenekoa izan da. Beraz, ez da legeak dioena soilik. Arrasatearron hitza ere entzun behar dutela uste dugu. Entzunarazten jarraitu behar dugula.

BIDEA GARA diogunean Herri edo komunitate oso baten indarrari dei egiten diogu. Danon beharra baitugu preso eta iheslari guztiak etxera ekartzeko, Unai etxeratzeko. Elkarbizitza, bakea zein konponbidea erdiesteko.

Jende askok sufritu du mota desberdinetako biolentzia herri honetan, guztien minak aitortza, erreparazioa eta errepikatuko ez den bermeak behar ditu. Baina ezin da elkarbizitzarik, bakerik edota konponbiderik sustatu herri honetan egoera anker eta krudel hauek betikotuz.

Arrasateko Saren besoak zabalik ditugu bidea egitera zango berriak batzeko.

IZAN zuetako bakoitza BIDEA dinamika hau indartzeko.Motza bezain oparoa izan dadila

Erlazionatutako albisteak:

‘Unai etxeratzeko BIDEA GARA!!’ lelopean manifestazioa egingo dute igandean

Unai Parot Leonera hurbilduko dute eta 2. gradua onartu diote

3 IRUZKIN

  1. Bai, Mikel Zabalza adibidez. Ezagunak bere torturatzaile eta hiltzaileak, baita arduradun politikoak ere. Ez dute ez epaitegirik, ez kartzelarik ezagutu biek ala biek. Aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen