Testua: Arrasateko Sare.
Unai etxeratzeko Dinamika berri baten abiapuntua da gaurkoa. Unai Parot 1990eko apirilean atxilotu zuten Sevillan. Orduz geroztik preso jarraitzen du. Instituzioak, alderdi politikoak, herri eragileak.. interpelatu nahi ditugu dinamika honen bitartez.
Unai, eta berarekin batera atxilotu zituzten Ion Kepa Parot eta Jakes Esnal, Euskal Herrian, etxean, askatasunean ikusi arte mantenduko dugun dinamika iraukorra izango da aurkezten dizueguna. Unai ahalik eta azkarren etxera ekartzeko asmoarekin sortutakoa bait da.
31 urte preso egotea astakeria hutsa da. Biziarteko zigorra gizatasunik ez duen Estatu anker baten erabaki da eta Euskal Herriratzea zein askatzea lirateke ezinbesteko gizatasun eta justizia keinuak.
Ezin esan gainera 31 urteotako espetxe aldia goxoa izan denik Unairentzat, bere bikote, guraso, alaba edo bilobentzat. Beti urrunduta, sarri espetxe barruko espetxe ilunetan bakartuta, urte luzez familiak eta berak apiratu beharreko zigor erantsiak izan dira hauek. Puerto IIIn daukate oraindik.
Legeak gehienez ezarri zion 30 urteko zigorra nahikoa ez, espetxe onurak ukatu eta beste 11 urteko kondena erantsi zioten, neurrira asmatutako zigor berri batekin. Noiz arte sufrikario hau?
BIDE GARA diogunean herri edo komunitate oso baten indarrari dei egiten diogu. Danon beharra bait dugu Unai etxeratzeko. Elkarbizitza, bakean zein konponbide erdiesteko.
Jende askok sufritu du mota desberdinetako biolentziak herri honetan, guztien miñak aitortza, erreparazioa eta errepikatuko ez diren bermeak behar ditu, baina ezin da elkarbizitzarik, bakerik edota konponbiderik sustatu egoera anker eta krudel hauek betikotuz. Estuen partetik preso eta iheslariekiko, herri honekiko, biolentzia betikotuz.
IZAN zuetako bakoitza BIDEA, Unai etxeratzeko BIDEA. Danon indarraz, motza bezain oparoa izan dadila Unai zein preso eta iheslari guztiak etxeratzeko bidea.
Lehendabiziko hitzordua igande honetan dugu, eguerdiko 12:30etan, 31 urte beteko direnean UNAI atxilatu zutenetik. MANIFESTAZIOA burutuko dugu Herriko plazatik abiatuta.
UNAI etxeratzeko BIDEA GARA!!
Hona hemen aurkezpenean irakurritako testutaren bideoa: