Unai Parot Leonera hurbilduko dute eta 2. gradua onartu diote

0
721

31 urte daramatza kartzelan, eta “etxeratzeko garaia dela” adierazteko manifestazioa egingo da Arrasateko kaleetan domekan.

Espainiar Estatuko Espetxe Zuzendaritzak gaur iragarri du hiru euskal preso aberriratuko dituztela, Iruñera hain zuzen, eta gainerako hiruak Soriara eta Leongo Mansillara.

Leonera eroango dute honezkero 31 urte preso daramatzan Unai Parot, Cadizko Puerto de Santa Mariatik. Gainera, bigarren gradua onartu diote, orain arte beti lehen graduan izan ostean.

Aste honetan bertan bere egoera salatu da Aldai parkean, “etxeratzeko garaia dela” azpimarratuz. Bide honetan, igande honetan manifestazioa egingo da.

Beste 5 euskal preso ere gerturatuko dituzte: Jose Mari Dorronsoro, Lorenzo Ayestaran, Oskar Zelarain, Idoia Mendizabal eta Jon Gonzalez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen