Sute bat izan da goizaldean Aramaioko etxe batean

0
17666

Argazkia: OBE Aretxabaleta.

Sutea etxe bateko teilatuan piztu da gaur goizaldean, eta suhiltzaileek azaldu dute abisua 02:15ean jaso dutela.

Oñatiko BEAko bi anbulantzietako langileak, Ertzaintza, eta Zubillagako zein Arabako suhiltzaileak bertaratu dira.

Ezbeharra bost solairuko eta hormigoizko etxe batean izan da, eta bizilagunak etxetik atera behar izan dute.

Osasun-zerbitzuek bizilagunak artatu egin dituzte, eta pertsonetako bat Ospitalera eraman dute “kea arnastu zuelako eta gorputz-adarretako batean erredura arinak zituelako”.

Larrialdi-zerbitzuek baloratu dute osasun-arazo larririk ez dela izan “bizilagunek eurek azkar jardun zutelako”.

Gipuzkoako suhiltzaileek azaldu dute Arabako lankideak sugarrak ez berpizteko lanetan geratu direla.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen