2.6 C
Bergara
igandea, 11 urria, 2026

Anbulantzia

Aizkorrin istripua izandako lagun bat Arrasatera ebakuatu dute

Argazkia: Herritar bat. Aizkorri mendilerroan mendizale batek orkatila bihurritu zuen atzo tamalez, eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak helikopteroz ebakuatu zuen. Helikopteroa Arrasateko Arruenako aparkalekuan lurratu zen, eta anbulantziako langileak emakumea Ospitalera eramateaz arduratu ziren. Jardueran Udaltzaingoak ere parte hartu zuen.

Sute bat izan da goizaldean Aramaioko etxe batean

Argazkia: OBE Aretxabaleta. Sutea etxe bateko teilatuan piztu da gaur goizaldean, eta suhiltzaileek azaldu dute abisua 02:15ean jaso dutela. Oñatiko BEAko bi anbulantzietako langileak, Ertzaintza, eta Zubillagako zein Arabako suhiltzaileak bertaratu dira. Ezbeharra bost solairuko eta hormigoizko etxe batean izan da, eta...

Patinete gidari batek istripua izan du Kontzezino kalean

Ezbeharra arratsaldeko 17:45 inguruan izan da, eta Udaltzaingoa zein anbulantziako langileak bertaratu egin dira laguntza ematera. Albistea osatzen gabiltza

Sute hilkorrera medikudun anbulantzia Tolosatik etorri behar izan zen

Arrasateko eta Debagoieneko anbulantzia 'medikalizatuak' ez zuen medikurik. Anbulantziak 40 minutu inguru behar izan zituen lasterka Tolosatik Biterira iristeko. Arrasateko Ospitaleko ESK sindikatuak ere salatu du Debagoiena osoak ez duela medikudun anbulantziarik izan ekainaren 22, 24, 26 eta 27an...

Gesalibar inguruan erorikoa jasandako txirrindulari bat erreskatatu dute

Irudiak: OBE Aretxabaleta. Ezbeharra iristeko leku zail batean gertatu zen, eta Zubillagako suhiltzaileak, Ertzaintza eta Zubillagako OBE/BEA anbulantziako langileak joan ziren. Anbulantziako langileek pazientearen "balorazioa eta inmobilizazioa egin ondoren, osasun-zentro batera eraman zuten".

Anbulantziak greba egitekoak dira urriaren 9, 10 eta 11n

Arrasateko Ospitalean ere eragina izan dezake, eta 6 sindikatuk dei egiten dute. Argazkia: MB artxiboa. Greba deialdia Euskal Autonomia Erkidego mailakoa da, eta Arrasateko eskualde-ospitalean ere eragina izan dezake. Anbulantzietako langileek salatu dute "lan-hitzarmena 2021etik iraungita dagoela, azken urte eta erdian gutxienez...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Ertzaintza Monterronen ikertzen dabil Maritxu Kajoiko bortxaketaren ostean

Polizia zenbait ibilgailutan bertaratu da, eta parkearen guneetako bat prezintatu du. Frogak aurkitzeko unitate batek bertan dihardu. Albistea osatzen gabiltza
- Advertisement -spot_img