2.6 C
Bergara
asteazkena, 7 urria, 2026

sute

Sute batek bi kamioi kaltetu ditu San Josepeko harrobi ohian

Gertaera gaur goizeko 09:30 aldera jazo da eta zorionez ez da zauriturik izan, baina bi ibilgailuk kalte materialak izan dituzte. Ezbeharra zenbait kamioik aparkatzen duten tokian izan da, eta sugarrek ibilgailu horietako baten kabina kiskali dute. Gainera, sutea ondoan aparkatuta zegoen...

Sute bat izan da goizaldean Aramaioko etxe batean

Argazkia: OBE Aretxabaleta. Sutea etxe bateko teilatuan piztu da gaur goizaldean, eta suhiltzaileek azaldu dute abisua 02:15ean jaso dutela. Oñatiko BEAko bi anbulantzietako langileak, Ertzaintza, eta Zubillagako zein Arabako suhiltzaileak bertaratu dira. Ezbeharra bost solairuko eta hormigoizko etxe batean izan da, eta...

Sute bat piztu da Legarre pabilioian antza “kobrea lortzeko saiakeran”

Bigarren bideoa: Herritar bat. Ezbeharra arratsaldeko 17:50 aldera jazo da, eta pabilioi zaharrari bi fatxadatatik ke ugari zerion. https://www.youtube.com/watch?v=q--1CiAy45I Udaltzaingoa laster batean bertaratu da, eta suhiltzaileei abisua eman die. Udaltzainek ez ezik, Ertzaintzak ere lagundu du suhiltzaileen jarduera. https://www.youtube.com/watch?v=5bkDaQeHdyg Suhiltzaileak kaskoko linternekin eraikinera sartu...

Edukiontzi bat kiskali du sute batek Zubikoa kalean

Goiko argazkia: Suhiltzaileak / Bideoa: Herritar bat. Arratsaldeko 18:50 aldera sute bat piztu da Ziorlako Zubikoa kalean. Suhiltzaileek sugarrak itzali dituzte eta Udaltzaingoak ere larrialdian parte hartu du. Suhiltzaileen komunikaziotik azaldu dutenez gutxienez edukiontzi bat kiskalita geratu da, errefuxarena zehazki. https://www.youtube.com/shorts/MEJGRDCa3qg?feature=share

Bi lagun Ospitalera eraman dituzte Txaetako sutearen ondorioz

Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak. Suhiltzaileek eguerdiko 14:09ean jaso dute abisua eta laster batean bertaratu dira Txaeta kalera. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ere bertan jardun dute. Sukalde bateko ke-erauzgailuan sortu da sua, eta suhiltzaileek itzali egin dute. Halaber, pilatutako kea kanporatu dute. Informazioaren gaurkotzea:...

Sute batek bi edukiontzi kiskali ditu Arrasate pasealekuan

Bideoa eta argazkiak: Herritar batzuk. Suhiltzaileek azaldu dute sugarrak gaur goizaldeko 00:15 aldera itzali dituztela, ez dela zauriturik izan eta bi edukiontzi kiskalita geratu direla.

Sute hilkorrera medikudun anbulantzia Tolosatik etorri behar izan zen

Arrasateko eta Debagoieneko anbulantzia 'medikalizatuak' ez zuen medikurik. Anbulantziak 40 minutu inguru behar izan zituen lasterka Tolosatik Biterira iristeko. Arrasateko Ospitaleko ESK sindikatuak ere salatu du Debagoiena osoak ez duela medikudun anbulantziarik izan ekainaren 22, 24, 26 eta 27an...

Pertsona bat hil da Biteriko etxe bateko sute baten ondorioz

Sutearen abisua arratsaldeko 18:20 aldera jaso dute larrialdi-zerbitzuek. Suhiltzaileak, anbulantzietako langileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu egin dira. Suhiltzaileek azaldu dute "erretako gorpu bat" aurkitu dutela bertan, eta ondoren medikuak zein Ertzaintzak baieztatu dute emakume bat zendu dela. Suhiltzaileek adierazi dute "adineko...

Sute bat izan da janari azkarreko furgoneta batean

Musakolako Jaien testuinguruan, "furgonetako freidoran sute bat gertatu da" suhiltzaileek azaldu digutenez, gaueko 23:00 aldera. Ezbeharra gaueko 23:00 aldera izan da Antso Abarka kalean, eta furgonetako langileek "itzalgailu batekin sutea itzaltzea lortu dute". Zorionez "ez da zauriturik izan" eta suhiltzaileek bertan...

Bi lagun Ospitalera eraman dituzte etxe bateko sute baten ondorioz

Ezbeharra goizaldeko 01:30 aldera gertatu da, eta suhiltzaileek azaldu dutenez, "sua koltxoi batean hasi da eta logela osora zabaldu da". Argazkia: OBE Aretxabaleta. Gertaera Gipuzkoa etorbideko etxebizitza batean jazo da, Musakolan, eta Udaltzaingoa zein Ertzaintza bertaratu dira. Suhiltzaileek azaldu dute "ke trinkoa...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Gorostizako igogailuetarako eta 7 proiektu gehiagotarako 3’5 milioiko gerakina baliatzea proposatzen du Udal-Gobernuak

Igogailu publikoak egiten hasteko 2'4 milioi zuzendu asmo ditu Udalak, Santamañako liburutegia handitu eta Ludoteka berritzeko 550.000 €, Musakola...
- Advertisement -spot_img