Santamasetako egitaraua eta artisau-lanen ferian izena emateko epea martxan dira

0
815

Arrasateko Santamasak abenduaren 22an ospatuko dira, herriko tradizioari jarraituz. Santamas eguneko azokak baserri giroa, bertako produktuak, artisautza eta abereen erakusketa izaten ditu ardatz. Taloak, txistorra eta sagardoa ere izaten dira eguneko protagonistetako batzuk.

Santamas Komisiñuak aurten ere zabaldu du artisau-lanen ferian parte hartzeko izen-ematea. Urriaren 25etik azaroaren 22ra bitartean eman ahal izango da izena, Santamasak.eus webgunean dagoen galdetegia beteta.

Jaietako egitarauari eta izen-emateari buruzko informazioa webgune horretan kontsulta daiteke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen