2.6 C
Bergara
Asteazkena, 31 maiatza, 2023

abendua

2020ko abendutik hona 118 langabe gutxiago daude Arrasaten

2020ko abendutik hona 118 langabe gutxiago daude Arrasaten. Beraz langabezia tasa 1,15 puntu jaitsi da urtebetean. Joan den abenduan 1226 langabe zeuden Arrasaten, 638 emakume eta 588 gizon. Hala ere, 2021ko abenduan 1108 langabe zeuden herrian, 595 emakume...

Zine zikloa ‘Yes, we fuck’ gaur Gaztetxean

Dibertsitate funtzionala duten pertsonen sexualitatea lantzen duen dokumentala, sexua guztion ondarea dela erakusten duten benetako sei istorioen bidez. Sexualitateak desgaitasuna duten pertsonen alde zer egin dezakeen ez ezik, dibertsitate funtzionalak giza sexualitateari zer ekar diezaiokeen ere aztertzen du. Emanaldia gaur arratsaldeko 18.00-etan izango da.

Iheskidek kontzertua eskainiko du 30-ean

Iheskidek kontzertua eskainiko du Abenduak 30-ean Gaztetxean. Iheskide 2004an elkartu ziren bostkote moduan, Elorrioko musika lokaletan. Antton ahotsean, Gaizka baxuaz eta koroetan, Kata eta Xagu kitarrekin eta petra bateriarekin. Ihesbideren funtsa gustatzen zitzaiena egiteaz aparte, jasaten ditugun injustiziak salatzea eta bizi ditugun egoera desberdinen aurrean gure iritzia azaleraztea izan zen, musika bozgorailu bezala erabiliz.2006an zazpi abestiz osatutako maketa bat kaleratu zuten, Elorrioko Ateneoan inprobisatutako estudioan grabatu zutena, Etxebaren laguntza ezinbestekoaz teknikari lenetan.

Ruper Ordorika Amaia Antzokian izango da ostegunean

Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du ostegun honetan Amaia Antzokian arratsaldeko 19.30-etatik aurrera. Amour eta tourjours diskoa aurkeztuko du, Mugalaris bandarekin. Sarrerak, hamar euroko prezioa dute.

Gipuzkoako jaialdiaren sari banaketa ospatu da gaur Amaia Antzokian

Entzuleek zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izan dute, baita aretoan arratsalde osoan zehar izan den giro onaz ere. Eszenatokiaren gainean munduko toki guztietako musika entzun ahal izan da eta haurrek oso pozik jaso dituzte euren garaikurrak.

“2000 del Winnipeg. Diario de a bordo” liburua aurkeztuko da abenduaren 2an

Liburuaren aurkezpena abenduaren 2an Arrasateko Kulturateko areto nagusian, arratsaldeko 18.30-etan izango da, Josu Chueca idazlearekin. Behingoz, Nietzsche-ren “Erbestealdiak aske egingo zaituzte” esana egia izan zen. Frantziako kontzentrazio esparruetako edo frankisten kartzeletako burdin hesietako alanbre hesiaren aurrean, ireki zitzaien horizonte berri...

Zabalik dago KZguneko abenduko ikastaroen izen-ematea

Testua: Kzgunea. Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte: KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 02 36 15).Telefonoz deitu (943 02 36 15). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile...
- Advertisement -

Latest News

- Advertisement -