2.6 C
Bergara
igandea, 11 urria, 2026

jaiak

Txapela Bravaren rantxerek emango diote hasiera Maritxu Kajoiren 50. urteurrenari

Maritxu Kajoi Kominsiñuek gaur eman du argitara jai herrikoi honen 50. urteurren honetarako prestatu duen ezusteko nagusia. Zenbaki borobil hau behar bezala ospatzeko, Txapela Brava talde nafarrak kontzertua eskainiko du 12:30etatik aurrera Herriko Plazan. Euskal ukituko korrido eta rantxerekin...

Bolo-boloak ireki ditu berriz ere Erguingo jaiak

Arratsalde honetan eman zaie hasiera ofiziala Erguingo jaiei eta lehen orduetatik giro bikaina nagusitu da auzoko plazetan, eguraldia ere lagun izan delarik. Festetako lehen ekintzak Usaetxe plazan izan da 17:15ean, bolo-bolo tradiziozko gozoki jaurtiketarekin, eta plazatxoa erabat bete da haur...

Leintz Gatzagarko jaietarako Lurraldebuseko zerbitzu bereziak egongo dira

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko ditu, nahi duten pertsonek Leintz Gatzagako jaietara modu «jasangarri, eroso eta seguruan» joan ahal izan daitezen. Hala adierazi du Azahara Domínguez diputatuak, eta jakinarazi du zerbitzu horiek irailaren 4an, 5ean...

Giro atseginean ospatu dute Udala auzoko jaietako luntxa

Giro onean ospatu dute gaur Udala auzoko jaietako luntxa. Hitzordua Udala auzoko elizaren ondoko baserrian egin dute, eta bertaratutakoek jai giroan elkartzeko aukera izan dute. Luntxean ez dira falta izan patata tortilla, gildak eta txorizoa. Ekitaldia musikak ere girotu du. Trikitixa eta panderoaren doinuek lagundu dute...

Ferrerias kaleko jaietako zozketako zenbaki sariduna ezagutzera eman dute

Ferrerias kaleko jaietako batzordeak jakinarazi du aurtengo zozketako zenbaki sariduna 603 izan dela.

Santa Marinako jaiak hasi dira Arrasaten asteburu osorako egitarauarekin

Santa Marinako jai nagusiak ostiral honetan abiatu badira ere, jai giroa asteazkenean hasi zen auzoan. Lehen ekitaldien artean batukada eta pintxo-potea izan ziren protagonista, eta horiek eman zioten hasiera asteburuko ospakizunei. Jai nagusiak, berriz, ostiral honetan hasi dira ofizialki eta uztailaren 19ra arte luzatuko dira. Lehen...

Egitarau trinkoa antolatu dute aurtengo Maalako Madalen egunerako

Ez dira jairik luzeenak, baina Maalako Errabaleko bizilagunek intentsitate handiz ospatzen dute urtero Madalen eguna, uztailak 22a. Aurreko urteetako esperientziari jarraiki, aurten ere, ekitaldi sorta ederra prestatu dute arratsalde-iluntzerako. Honakoa izango da egitaraua: 17:00. Umeentzako jolasak eta puzgarriak. 18:30. Arrasateko Erraldoi eta...

Ura inoiz baino preziatuagoa izan da aurtengo makalaren igoeran

Beldurtzeko moduko bero-sapa honek ez du arrasatearren festarako gogorik apaldu, ez behintzat gazte koadrilena eta, Txosna Batzordeak Azokan antolatutako bazkariaren ostean, kuadrillek hasia dute dagoeneko Uarkapetik Herriko Plazara eramango dituen Txopopoteoa. Aurtengo tenperaturekin, San Juan zuhaitzak sekula baino gehiago...

Entzierroetarako eta errekortarien ikuskizunerako sarrerak salgai egongo dira larunbatean

Zapatu honetan, hilaren 20an, 11:00-13:00 bitartean ekainaren 24, 25 eta 26ko entzierroetarako eta ekainaren 24 arratsaldeko errekortarien ikuskizunerako zezen plazarako sarrerak izango dira salgai Amaia antzokiko leihatilan. Joan den zapatuan ere egon ziren salgai baina oraindik ere batzuk geratzen dira....

Eguraldi grisa kolorez jantzi dute arrasatearrek Aratuste desfilearekin

Eguraldi makurrari euren aurpegi alai eta koloretsuenekin egin diete aurre arrasatearrek Aratuste larunbatean eta euri zaparradek ohiko egitarauan zenbait aldaketa ezarri badituzte ere, inauteri girorik ez da falta izan herriko kale eta txokoetan. Irudimena eta parrandarako gogoa bezalakorik ez...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Ertzaintza Monterronen ikertzen dabil Maritxu Kajoiko bortxaketaren ostean

Polizia zenbait ibilgailutan bertaratu da, eta parkearen guneetako bat prezintatu du. Frogak aurkitzeko unitate batek bertan dihardu. Albistea osatzen gabiltza
- Advertisement -spot_img