Egitarauko ekintza gehienak datozen egunetan ospatuko dira auzoan zehar. Egitaraua martxan jartzeko, aurreko asteburuan 200dik gora lagun oinez Kurtzetxikira igo ziren, eta eguerdian ‘Guiller’i omenaldia egin zitzaion Menle kafetegian.
Irudiak eta argazkiak: Jai Batzordea.

Martxan dago honezkero Jai Batzordeak prestatutiko egitaraua, izan ere, lehen ekintza aurreko larunbatean ospatu zen.

Antolakuntzak azaldu duenez, 222 lagunek familia giroan Kurtzetxikiko aldapak igo eta jaitsi zituzten.

Eguerdi aldean Izenbarekuak txaranga auzoko kaleak eta tabernak jo eta su girotzen ibili zen, eta tonu goibelagoan ‘Guiller’i omenaldia egin zitzaion.

Izan ere, Lennon tabernako lagun hau aurten zendu da, eta senideek zein lagunek omenaldia egin zioten Maiatzaren Lehena plaza ondoan, Menle kafetegian.

Gaur, asteazkena, jai giroa itzultzen hasi da auzora Haur Hezkuntzetako umeek irakasleekin kalejira egin baitute.

Eta bihar osteguna pregoia plazaratuko dute Gaztetxokoko lagunek, ‘zubi’ jaizaleari hasiera emanez. Hona hemen egitaraua bere osotasunean:













