Goiko argazkia: MB artxiboa / Irudiak: San Andresko Jai Batzordea.
San Andres auzoak dibertimentuari ateak irekiko dizkio batez ere apirilaren 25, 29 eta 30ean, baita Maiatzaren 1, 2 eta 3an ere. Egitarautik nabarmendu daitezke aurten zendutako Lennon tabernako ‘Guiller’en omenezko ekitaldia, Sanan Hip Hop Festa edota The Figueras Fest. Halaber, antolatzaileek ohartarazi dute “ez dela inolako erasorik onartuko”. Honakoa duzue egitaraua egunez egun:














