San Joan bezperako ekintza bertan behera geratu da

14
2430

Gaur arratsaldean bertan premiazko bilera egin ondoren, eta gaurko eguraldi euritsua kontuan hartuta, antolatzaileek gaur gaueko 22.30ean Herriko Plazan egitekoa zuten San Joan bezperako ekitaldi hau bertan behera uztea erabaki dute.

Antolatzaileek erabaki hori hartu dute ekitaldi hau egungo baldintzetan aurrera eramatea ezinezkoa delako.

14 IRUZKIN

  1. Plazan dauden tabernak itxi egin behar izan behar dute zuen antzerkia egiteko eta azkenean bertan behera geratu da. Ez dakit barre edo negar egin behar dugun.

    • Zurekin bat egiten dut guztiz. Tabernak herriko elkarte kulturalak baino askoz garrantzitsuagoak dira. Gainera, nori okurritu zaio San Juanetan kultur taldeak lehenestea tabernen gainetik? A ze disparatea

    • Antzerkia omen da orain herri honetako tradizioa? Xoxak jarri behar kulturaren aurretik kapitalista berekoiak bezala?

  2. Baina Maria bihar Diario Vascon agertuko da oso neurtutako hitzak esaten. Dena neurtuta dago eta herria hankaz gora

  3. Ba ekitaldi izango da bertan behera gelditu dena ze herriko zenbait lekutan gazteak tope dabiltza te, edan eta edan.

    • Noski, herriko gazte arduragabeak ezta? Gazteak kriminalizatzen berriz? EH Bildu bezala atera behar zara gazteek boteloia egiten dutela eta?

      • Gaineko kontuekin bakarrik gelditzen zara. Jakintsuak ilargira seinalatzen duenean batzuk behatzea begiratzen dute. Ba hori.

  4. Mila esker herriko eragileei ahaleginagatik. Gogotsu geunden eta eguraldiak ez du egin posible. Gora Arrasateko kultura

      • Hasieratik planteatu beharko zena zera da, ea herritarroi hainbeste gustatzen jakun ekitaldi bat egitea merezi dauen 50 pertsonarentzat bakarrik. Gauzak ezin direnean fundamentuz egin hobe da ez egitea, hurrengo urtean eukikou aukera, bestela kutrada galanta geratzen da… sentzubaikoa zala argi zauen, baina danon diruakin egiten danez…

  5. LOTSAGARRIXA!!! Aste guztian eguraldi txarra iragarritxa ta UDALETXIAK eztauko beste alternatibarik? Uharkapeko frontoia adibidez???

  6. Norbaitek azaldu beharko dau ze pasau dan, eguraldia ez baita aitzakia, aspalditik genekien euria zetorrela. Ez dakigun zerbait egon behar da atzean… Goienak berak ziur lan handua hartu duela gero azken orduan atzeea botatzeko… a ze diru galera, falta zana

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen