San Joan
Albisteak
San Joanetako lelo lehiaketak baditu irabazleak
Mondraberri - 0
Zazpigarren urtea da AEDk herriko jai nagusietan euskararen aldarria plazaratzeko lelo lehiaketa antolatzen duela eta erantzun polita izan du beste behin ere. Maiatzaren 10ean bukatu zen proposamenak bidaltzeko epea eta 53 jaso genituen.
AED
San Joanetako lelo lehiaketa, Arrasate literatur lehiaketa eta Herri Urratserako bus txartelak, azken txanpan!!
Mondraberri - 0
Testua: AED. Argazkia: MB artxiboa. Maiatzean sartzearekin batera, azken txanpan sartuko da AEDtik egindako hiru proposamenetan parte hartzeko aukera. Hartara, horiek gogora ekartzera gatoz gaurkoan: Herri Urrats. Bi urte eta gero, maiatzaren 8an itzuliko da Senpereko lakura Herri Urrats eta...
Albisteak
The Clayton: “Larunbatean gure azken diskako abestiak aurkeztuko ditugu”
Mondraberri - 1
The Clayton taldeko kideak izango dira larunbateko protagonistak Monteazpiko terrazan Perlata taldearen batera. Taldea Arrasateko eszenatokira iritsiko da bederatzi abestiko disko berria aurkeztuz. Diska honetan, 'Phoenix' izenekoa "rock klasikoarantz biratzen eta musika influentziak erakusten" saiatu dira.
JAIAK
Udalaxpeko txistulariak herria girotzen ibili dira atzo eta gaur
Mondraberri - 0
Udalaxpeko txistulariak gaur arduratu dira San Joan egun honetan herria esnatzeaz. Goizeko 10:00etatik Arrasateko erdiguneko kaleetan zehar ibili dira txistu eta atabala doinuak zabalduz. Atzo arratsaldean ere kalerik kale ibili ziren giro euritsuaren aurrean kaleak girotzen. https://www.youtube.com/watch?v=HrWw_-DV0j0 https://www.youtube.com/watch?v=Qa_9bTBM8vE
Albisteak
San Joan bezperako ekintza bertan behera geratu da
San Joan bezperako ekintza bertan behera geratu da. Gaur arratsaldean bertan premiazko bilera egin ondoren, eta egungo klimatologia kontuan hartuta, antolatzaileek gaur gaueko 22.30ean Herriko Plazan egin behar zuten San Joan bezperako ekitaldia bertan behera uztea erabaki dute.
Albisteak
Rebel Noise eta Libertad Condicionalek kontzertua eman dute ‘Monteazpiko terraza’n
Mondraberri - 0
Rebel Noise eta Libertad Condicional taldeek hasiera eman diote gaur arratsaldeko 19.00-etan ’Monteazpiko terraza’-ko egitarauari. Bertaraino herritar gazte ugari hurbildu dira musikaz eta giroaz gozatzeko helburuarekin. Bi taldeek kontzertu indartsua eskaini dute gaur arratsaldean eta jendeak gustora txalotu ditu abesti guztiak.
AED
BERTSO JAIALDIA ETA EZOHIKO JAIEN ZAPIAK
Mondraberri - 0
Beste urte batez, ezohiko ongietorria egin beharko diogu udari, San Joanak ospatzeko mugatuta eta honezkero klasikoak diren ekintzak, Dragoi Jana adibidez, antolatzeko aukerarik gabe. Halere, oso gureak diren beste batzuk berreskuratzeko egokieran bagaude eta horien berri ematera gatozkizue.
Albisteak
San Joan Sua bertatik bertara ikusteko 50 plaza bikoitz ere zozkatuko dira
Mondraberri - 0
Udalak aurreko astean iragarri zuen San Juan bezperako ekitaldi hau bertatik bertara ikusi ahal izateko plazak zozkatuko zituela. Hasieran 45 plaza aurreikusten bazituen ere, kopuru hori 100era handitzeko aukera izan du, eta horregatik 50 plaza bikoitz zozkatuko ditu.
Albisteak
Monteazpiko Terraza 23tik 26ra izango da zabalik
Mondraberri - 1
"Monteazpiko terraza" berria aurtengo San Juanetarako espero den berrikuntza handienetako bat da. Txosnetako arduradunek martxan jarri duten ekimen berria da, lau elkarteren lanaren bitartez. Gune berri horretan, mahai batean eserita egon beharko da nahitaez, eta ekainaren 23tik 26ra egongo da zabalik. Guztira 112 lagunentzako lekua izango du (kontuan hartuta LABIk datozen egunetan izan ditzakeen aldaketak).
Albisteak
EH Bilduk salatu du Udal-gobernuak “entzungorrarena” egin duela jai-egitarauren antolaketan
Mondraberri - 2
Testua: Arrasateko EH Bildu. Udalak San Joan jaiak ez antolatzeko erabakiarekin ados egon gara hasieratik. Administrazioari arduraz eta zuhurtziaz jokatzea dagokio beti eta, zer esanik ez, herritarren osasuna jokoan bada. Era berean, ekitaldi sinboliko eta bakar bat egiteko erabakia ere babestu...
Latest News
MU-k 78-64 irabazi du gaur Iturripen
Gaur oso partida parekatua bizi izan da Iturripeko kantxan MUren eta Getxoren artean eta MUren garaipenarekin amaitu da 78-64-ko emaitzarekin. Partida emozio handiarekin bizi izan dute zaleek harmailetan, oso lehiatuta egon baita une oro. Egia da emaitza askoz ere zabalagoa izan zitekeela etxeko taldearentzat, baina baloia galtzeak eragina izan du emaitzan. Garaipen horri esker, taldeak Lauko Finaleko finala jokatuko du bihar.