Rebel Noise eta Libertad Condicionalek kontzertua eman dute ‘Monteazpiko terraza’n

0
1045

Arrasateko taldeen kontzertua gaur arratsaldeko 19.00etan hasi da. Bertaraino herritar gazte ugari hurbildu dira musikaz eta giroaz gozatzeko helburuarekin. Bi taldeek kontzertu indartsua eskaini dute eta jendeak gustura txalotu ditu abesti guztiak.

Rebel Noise Arrasateko talde gazte bat da, 14-15 urte zituztela taldea sortzen hasi ziren, eta ordutik trebatzen joan dira. Egun 10-11 abesti propio dituzte, eta maketa “irailean grabatzen hasteko asmoa” dute.

Libertad Condicional taldeak ordea ‘Mil Vivencias’ abestiaren bideoklipa aurkeztu zuen aurreko azaroan. ‘Errautsetatik berpizten’ disko berriaren aurkezpenaren aurrerapen gisa. Endika Loiolak eta Julen Etxebestek grabatu zuten abestia, eta Luken Ugarteburuk egin zuen bideokliparen muntaia.

“Monteazpiko terraza” berria aurtengo San Juanetarako espero den berrikuntza handienetako bat da. Txosnetako arduradunek martxan jarri duten ekimen berria da, lau elkarteren lanaren bitartez. Gune berri horretan, mahai batean eserita egon beharko da nahitaez, eta ekainaren 23tik 26ra egongo da zabalik. Guztira 112 lagunentzako lekua izango du (kontuan hartuta LABIk datozen egunetan izan ditzakeen aldaketak).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen