Mondratek bigarren denboraldia jokatuko du Hirugarren Mailan

0
156

Leintz Arizmendik eta Mondrak Mojategin jokatuko dute asteburuan.

Argazkia: MB artxiboa.

Asteburu honetan Mondrate txapelketa ofizialera itzuliko da. Bigarren denboraldia izango da Hirugarren Mailan. Musakola kiroldegian estreinatuko da, larunbatean arratsaldeko 16:30ean Almi Elorrietaren aurka.

Ez dira lehenak izango asteburu honetan jokatzen, jardunaldia Leintz Arizmendik irekiko baitu, bihar, ostirala, Mojategin jokatuko duen partiduarekin. Aurrean Beti Gazte izango du eta partidua gaueko 21:00etan jokatuko da. Partidura 3 punturekin helduko da Leintz Arizmendi, garaipena lortu baitzuen Urnietaren aurka (2-3).

Bestalde, Mondrak ere Mojategin jokatuko du asteburu honetan. Arrasatekoek Donostiako Amaikak Bat hartuko dute larunbatean arratsaldeko 16:30ean. Mondrak denboraldiko lehen puntua lortu zuen Bergararen aurkako partiduan 0-0 berdinduta aurreko asteburuan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen