2.6 C
Bergara
igandea, 11 urria, 2026

MONDRATE

Mondratek ez du amore eman Entrerríos Zaragozaren aurka

Mondratek 2-7 galdu zuen larunbatean Entrerríos Zaragozaren aurka, Musakola kiroldegian. Arrasateko taldeak partida ondo hasi zuen, 1-0 aurreratuz, baina aurkariak buelta eman eta 1-2koarekin iritsi zen atsedenaldira. Bigarren zatian, Mondratek 2-3koa lortu zuen eta neurketa estutu zuen. Azken minutuetan, ordea,...

Ilusioz ekingo diote denboraldiari Arrasate Rugby Taldeko bi talde nagusiek

Pixkanaka-pixkanaka, Arrasateko talde nagusiak ari dira euren denboraldiak hasten eta asteburu honetan errugbiko bi taldeei dagokie sasoiko euren denboraldiko lehen partidak jokatzea. Asteburu honetan Euskal Ligak jarriko dira martxan eta, Kanpanzar Arrasateren kasuan, estreinaldiko partidua etxean jokatuko dute. Euskadiko...

Bigarren B mailako lehenbiziko partidan berdinketa lortu du Mondratek

Bosna berdindu du Zierbenaren aurka Musakolan zale zuri-moreen bultzadarekin. Golegileak gaurkoan Ceci, Mikel, Jokin, Hugo eta Uri izan dira. Klub arrasatearrak jakin badaki honezkero zer den estatu mailako brontzezko ligan ofizialki jokatzea. Hala egin du gaur arratsaldean Musakola kiroldegian zaleen bultzadarekin...

Bere historiaren gailurrean, Mondrate ez dator paseoan ibiltzera

Arrasatearrek Bigarren B Mailako euren lehen partida jokatuko dute larunbat arratsaldean (17:00etan) Musakolan Zierbena talde bizkaitarraren aurka. Duela 13 urte, lagun talde batek areto futbolaz gozatzeko Mondrate sortu zuenean, nekez pentsatuko zuten, hastear den 2026-2027 denboraldi honetan Bigarren B mailan...

Mondratek ezagutzen ditu maila berriko aurkariak eta egutegia

Argazkia: Mondrate Datorrena denboraldi historikoa izango da Mondraterentzat, lehen aldiz espainiar Estatuko Bigarren B mailan arituko baita iazko igoera bikainaren ostean eta arrasatearrek gaur ezagutu dituzte datorren urtean arerio izango dituzten taldeak eta egutegia. Mondrate Bigarren B mailako 2. Taldean arituko...

99 taldeak irabazi du Zaldibarko 24H futbol txapelketa

Argazkiak: Mondrate. Goizeko lauak pasa zirela amaitu da Mondratek antolatutako 24 ordutako Zaldibarreko futbol txapelketa eta 99 taldeak lortu du lehen postua, finalean Zubipe&Co taldeari gailenduta. Podiuma Papadeltas taldearentzat izan zen. Beroak baldintzatutako egun osoko txapelketako banakako sarietan ere 99 taldeko...

Beroari aurre eginda, jendez bete da Zaldibar Mondrateren 24 orduko futbol txapelketarako

Beroa ez da oztopo izan eta egun guztian zehar Zaldibarko frontoia jendez beteta egon da Mondratek antolatutako 24 ordutako futbol txapelketan parte hartu edo ikuskizunaz gozatzeko. Goizeko 8:00ean hasita, bi taldetan banatutako 13 taldek, hamaika partida jokatu dituzte eta...

Areto futboleko denboraldiko talderik onenaren saria eman dio Gipuzkoako Futbol Federazioak Mondrateri

Argazkiak: Gipuzkoako Futbol Federazioa Denboraldi amaierako festa ospatu zuen Gipuzkoako Futbol Federazioak pasa den asteburuan Irungo Ficoban eta bertan banatutako sarietan Arrastek izan zuen ordezkaritzarik. Esaterako, Mondratek Areto futboleko talderik nabarmenduena izatearen ohorea izan zuen, 2.B mailara igotzea lortzeagatik. Baina ez...

Zaldibarrek 24 orduko futbito txapelketa hartuko du uztailaren 4an

Futbol zaleek hitzordu berezia izango dute uztailaren 4an Arrasaten. Mondratek antolatuta, 24 orduko futbito txapelketa jokatuko da Zaldibarko kantxan, goizeko 09:00etan hasi eta etenik gabe egun osoan zehar luzatuko den lehiarekin. Txapelketak 6x6 formatua izango du, eta talde bakoitzak gutxienez 10 eta...

Mondratek garaipenarekin agurtu du denboraldia Musakolan

Mondratek garaipen ikusgarriarekin amaitu zuen atzo Hirugarren Mailako denboraldia, Donpariren aurka Musakolako kiroldegian jokatutako neurketan. Partida 17:15ean hasi zen, eta zale ugari bildu ziren taldeari azken jardunaldian babesa emateko. Lehen zatian zailtasunak izan zituen etxeko taldeak, eta atsedenaldira 2-3 galtzen...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Ertzaintza Monterronen ikertzen dabil Maritxu Kajoiko bortxaketaren ostean

Polizia zenbait ibilgailutan bertaratu da, eta parkearen guneetako bat prezintatu du. Frogak aurkitzeko unitate batek bertan dihardu. Albistea osatzen gabiltza
- Advertisement -spot_img