2.6 C
Bergara
igandea, 11 urria, 2026

MONDRA

Ilusioz ekingo diote denboraldiari Arrasate Rugby Taldeko bi talde nagusiek

Pixkanaka-pixkanaka, Arrasateko talde nagusiak ari dira euren denboraldiak hasten eta asteburu honetan errugbiko bi taldeei dagokie sasoiko euren denboraldiko lehen partidak jokatzea. Asteburu honetan Euskal Ligak jarriko dira martxan eta, Kanpanzar Arrasateren kasuan, estreinaldiko partidua etxean jokatuko dute. Euskadiko...

Lehen porrota lehen garaipena baino lehenago heldu da Mojategira

rabazi ezinik jarraitzen du Mondraren gizonezkoen lehen taldeak eta are okerragoa dena, lehen bi partidetan bi berdinketa batu ostean, gaur denboraldiko lehen porrota jaso dute Beasain B-ren aurka 0-2 galduta. Orain arteko bi partidetan Jorge Davilarenek itsura ona eman...

Mondrak eta Bergarak bana berdindu dute Mojategin

Derbia atzo jokatu zen Monjatgin, eta bi taldeek partida parekatua jokatu zuten, nahiz eta etxeko taldeak abagune gehiago izan zituen. Bi golak bigarren zatian iritsi ziren. Mondrak markagailuan aurreratzea lortu zuen, epaileak txartel horia erakutsi ondoren adierazitako penalti batean. Etxeko...

Bergararen aurkako derbi batekin ekingo dio Mondrak denboraldi berriari igandean Mojategin

Txikienak eskolara bueltatu diren honetan, Mondrari ere amaitu zaizkio oporrak eta frogak egiteko denbora eta igande honetan (16:30etan) denboraldi berriari ekingo diote, non eta Mojategin, Bergararen aurkako derbiarekin. Aurre-denboraldian itxura ona eman dute arrasatearrek, urrutiegira joan behar gabe, pasa den...

Denboraldia prestatzen, Mondrak Arrasate Hiria XLIII txapelketa lortu du

Talde zuri-moreak eta Anaitasunak hiruna egin dute arauzko denboran, eta penaltietan Jorge Davilaren taldea hobeto moldatu da. Hurrengo asteburuan denboraldiari ekingo dio Bergararen aurka. Gizonezko taldeen arteko lagunarteko partidua izan da gaur arratsaldean Mojategin, eta Azkoitiko zaleak ere harmailetan...

Egonkortasuna izango da Mondraren lehentasuna datorren denboraldian

Mondra Futbol Taldeak bazkideen batzar nagusia egin du, eta bertan 2025-2026 denboraldirako aurrekontua eta klubaren erronka nagusiak aurkeztu ditu zuzendaritzak. Abendutik karguan dagoen taldeak azaldu du helburu nagusia klubari egonkortasuna ematea dela, eta azpimarratu du egiten ari diren lana klubaren...

Mondrak Ohiko Batzar Orokorra egingo du ostegun honetan

Argazkia: MB artxiboa. Batzarra uztailaren 23an egingo da Kulturateko areto nagusian 18:30ean (lehen deialdia 18:00etan). Hauxe izango da gai zerrenda: Lehendakariaren agurra Aurreko Batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena 2025/2026 denboraldiko kirol-txostena 2025/2026 denboraldiko balantze ekonomikoa Denboraldiko ekitaldi aipagarriak 2026/2027 denboraldirako aurrekontua Galde-eskaerak

Uztailaren 23rako deitu du Mondrak bere Ohiko Batzar Nagusia Kulturaten

Denboraldia behin amaituta, egindakoaren eta hurrengoan egin beharrekoen inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko tenorea heldu zaio Mondrari ere eta Arrasateko futbol taldearen zuzendaritzak uztailaren 23rako (osteguna) deitu du 2026-2027 denboraldiari dagokion Ohiko Batzar Nagusia.Biltzarra 18:30ean izango da, Kulturateko Areto Nagusian,...

Areto futboleko denboraldiko talderik onenaren saria eman dio Gipuzkoako Futbol Federazioak Mondrateri

Argazkiak: Gipuzkoako Futbol Federazioa Denboraldi amaierako festa ospatu zuen Gipuzkoako Futbol Federazioak pasa den asteburuan Irungo Ficoban eta bertan banatutako sarietan Arrastek izan zuen ordezkaritzarik. Esaterako, Mondratek Areto futboleko talderik nabarmenduena izatearen ohorea izan zuen, 2.B mailara igotzea lortzeagatik. Baina ez...

Mondraren omenaldiaren bideoa

Klub zuri-moreak omenaldia egin zien ostiralean Mondraren historiako erreferente ugariri, baita 1. mailan jokatutako hainbat arrasatearri ere. Hona hemen ekitaldiaren bideoa.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Ertzaintza Monterronen ikertzen dabil Maritxu Kajoiko bortxaketaren ostean

Polizia zenbait ibilgailutan bertaratu da, eta parkearen guneetako bat prezintatu du. Frogak aurkitzeko unitate batek bertan dihardu. Albistea osatzen gabiltza
- Advertisement -spot_img