Gaur hilabete bete da Kolonbian mobilizazioak hasi zirela. Hori dela eta, Arrasaten bizi den kolonbiar komunitatea Arrasateko Biteri plazan bildu da gaur. Pairatzen ari diren errepresio polizial eta militarra ere salatu dute. “31 pertsona hil dituzte, 1.443 polizia eta militar indarkeria kasu baino gehiago, 10 sexu indarkeria kasu ordena publikoko agenteen esku eta 38 pertsona baino gehiago desagertuta”, gaineratu dute azkenengo elkarraratzean.
Kolonbiako hilketak salatzeko bilkura egin dute Herriko plazan









