2.6 C
Bergara
igandea, 29 azaroa, 2026

kolonbia

Kolonbiako prozesu politikoak gertutik ezagutzeko topaketa

Kolonbiako egungo prozesu sozial eta politikoak ezagutzeko topaketa egingo da otsailaren 26an, ostegunez, 18:00etan, Arrasateko Irati tabernan. Ekimenaren bidez, herritarrek Kolonbiako errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Saioan bi gonbidatuk hartuko dute parte: Marcela Martínez, Nazioarteko Barrutiko Ordezkarien Ganberarako...

Amaiur Mendizabalek udako argazki txapelketan parte hartu du

Amaiur Mendizabalek hiru argazki aurkeztu ditu, eta lehena Iruñean egina da: "San Ferminetan iluntzen ari zela txosnen leiho txikitik ikusi genuen ilunabar polit hau". Bigarrenari dagokionez, "Colombia, Islas del Rosario: oporretako azken egunean ilunabarrarekin batera bainu bat hartzea erabaki genuen". Eta...

Mundukidek Kolonbiako hiru emakume birziklatzaileren bisita jasoko du

Testua eta argazkiak: Mundukide Ekainaren 9tik 13ra, Kolonbiako Hego-mendebaldeko Birziklatzaileen Elkarteko (ARSOC) hiru emakume birziklatzailek Euskal Herria bisitatuko dute Mundukide Fundazioaren eskutik. Bisitaldi honen helburua da birziklapenaren eta ekonomia zirkularraren inguruko esperientzia aurreratuak ezagutzea eta tokiko eragileekin esperientziak trukatzea. Yined Mendoza,...

Hitzaldia eskainiko du Nhorelsy Camila Thowinson De León antropologoak Kulturaten

Kartela: Jorge Adolfo Freytter Romero elkartea 'Antiarrazismoa eta egiturazko pobrezia Kolonbiako Karibeko kostaldean' izeneko hitzaldia eskainiko du Nhorelsy Camila Thowinson De León antropologo eta ikertzaileak Kulturareko Loramendi gelan. Hitzaldia azaroaren 14ean izango da, osteguna, 18:00etan.

Gizon bat atxilotua Arrasaten, “hainbat kolonbiar gazteri hemen futbolari profesional egitea hitzeman” ziena

39 urteko gizona atxilotu zuen atzo Arrasaten espainiar Poliziak, ustezko bi delitu egotzita: "legez kanpoko migrazioa sustatzea eta dokumentuak faltsutzea". Badirudi gizonak Arrasatetik Kolonbiako zenbait gazteri "hitzematen ziela" espainiar estatuan "futbolari profesionalak egingo zituela". Hartara, gizonak gazteei dirua eskatzen...

Francisco Javier Toloza kolonbiarrak hitzaldia eskainiko du Iratin

Francisco Javier Toloza Fuentes kolonbiarrak hitzaldi bat eskainiko du abenduaren 15ean, arratsaldeko 18:30ean, Irati Topalekuan. Beheko testua: antolatzaileak. Toloza politologoa, soziologoa, irakaslea, eta gizarte-ekintzailea, Voces de Paz y Reconciliación talde politikoko kidea da. Martxa Patriotikoaren nazioarteko koordinatzaile gisa, gizarte-borroken eta erakunde...

Kolonbiako gobernu aldaketaren inguruko hitzaldia antolatu du Askapenak

Kolonbian izandako gobernu aldaketa aztertzeko Askapenak hitzaldi bat antolatu du. Guillermo Rincon kazetariak eta Frank Muñoz soziologoak Kolonbian ireki den eszenatoki politiko berriari buruz hitz egingo dute. Hitzaldia uztailaren 7an izango da Irati Topalekuan arratsaldeko 18:30ean.

Alberto Pinzonek ‘La contrainsurgencia en Colombia y paz fallida’ hitzaldia eskainiko du Gaztetxean

Irailaren 9an, 18:30etan, Arrasateko Gaztetxean gonbidatu berezi bat izango dute. Alberto Pinzon Sanchez, Europan erbesteratua bizi den kolonbiarrak ‘La contrainsurgencia en Colombia y paz fallida’ hitzaldia eskainiko du,Alberto Pinzón Sanchez antropologoa, analista politikoa eta "Pertsona Ospetsuen Batzordeko" kide izan...

Kolonbiaren aldeko bilkura egin da Biteri plazan

Gaur hilabete bete da Kolonbian mobilizazioak hasi zirela. Hori dela eta, Arrasaten bizi den kolonbiar komunitatea Arrasateko Biteri plazan bildu da gaur. Pairatzen ari diren errepresio polizial eta militarra ere salatu dute. "31 pertsona hil dituzte, 1.443 polizia eta militar indarkeria kasu baino gehiago, 10 sexu indarkeria kasu ordena publikoko agenteen esku eta 38 pertsona baino gehiago desagertuta", gaineratu dute azkenengo elkarraratzean.

Kolonbiako estatuak unibertsitateen aurka egindako errepresioaren berri ematen duen ‘Universidades bajo S.O.Specha’ liburua aurkeztu dute Kulturaten

Gaur goizean, 'Universidades bajo S.O.Specha' liburua aurkeztu dute Kulturaten. Bertan, 2000 eta 2019 bitartean unibertsitateetan bizi izan den Kolonbiako estatuaren errepresio-egoera kontatzen da. Liburua Miguel Angel Beltranek, Maria Ruiz Arangurenek eta Jorge Enrique Freytter-Florianek idatzi dute. Freytter-Florianek liburuaren aurkezpenean...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu

Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...
- Advertisement -spot_img