Kolonbiako hilketak salatzeko bilkura egin dute Herriko plazan

0
1305

Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean bezala, Arrasaten bizi den kolonbiar komunitateak elkarretaratzea egin du gaur arratsaldean Herriko plazan, apirilaren 28an egindako lanuzte nazionaletik Kolonbian gertatzen ari dena salatzeko. Arrasatear askok ere bat egin dute deialdiarekin.


Herri kolonbiarra kalera atera zen “bakearen, bizitzaren eta demokraziaren alde, eta Ivan Duqueren gobernuak egin nahi zuen zerga-erreformaren aurka; izan ere, gobernu horrek gero eta gehiago prekarizatzen zituen langile klasearen eta Kolonbiako herriaren lan-baldintzak eta bizi-baldintzak.”


Pairatzen ari diren errepresio polizial eta militarra ere salatu dute. “31 pertsona hil dituzte, 1.443 polizia eta militar indarkeria kasu baino gehiago, 10 sexu indarkeria kasu ordena publikoko agenteen esku eta 38 pertsona baino gehiago desagertuta”, gaineratu dute.


Euskal herritarrengandik jaso duten elkartasuna ere eskertu nahi izan dute, eta nazioarteari “Kolonbian errepresioarekin amaitzeko eta herrialdeko indarkeriarekin amaitzeko beharrezkoak diren mekanismoak martxan jartzeko” eskatu diote.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen