Juan Arzamendi Musika Etxea birgaitzeko lanak amaitzeko esleipen lehiaketa berria onaru da. Arrasateko Udalak emandako prentsaurrekoan proiektuaren egungo egoera azaldu zuen: Birgaitze lanak 2017ko uztailaren 27an atera ziren lehiaketara, eta irteera prezioa 7.480.518 eurokoa izan zen (BEZa barne). Lurgoien enpresak irabazi zuen lehiaketa, eta 5.550.012,51 euroren truke (BEZa barne) esleitu zizkioten lanak.
Lurgoienek gauzatutako obraren zatia 2.529.431,90 (BEZ barne) izan da 2020ko apirilaren 2ra arte; egun horretan, enpresak obra gelditu zuen eta hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen. Bihar aurkeztuko da osoko bilkuran proiektua amaitzeko geratzen diren lanen zatiaren lehiaketa, 4.933.141,49 (BEZa barne) irteera-prezioarekin. “Egindako obraren zatiaren kostuaren eta esleipen berriaren irteera-prezioaren batura obraren hasierako irteera-prezioa baino txikiagoa da. Beraz, obrak gaur egun ez du gainkosturik. “
Gainera, Lurgoien enpresak zuen 236.000 euroko abal udalak berreskuratu du. “Diru horrekin LKSren proiektu berria ordaindu da, eta eraikina sendotzeko eta babesteko lanak egin dira. Bermearekin orain arte egon diren gastu guztiak ordaindu dira. Beraz, proiektuak ez du gainkosturik. “
Arrasateko EH Bilduko bozeramailea honakoa adierazi du: “Prentsa eta komunikabideak bi gauzatarako balio daitezke: informatzeko edo publizitatea egiteko eta honako honetan bigarrenerako erabili da. Musika Eskolak gainkostu bat izango du eta proiektu hau bukatzen denean ikusiko dugu hau horrela dela. Orain berriro zabaldu behar dira pleguak eta ez dakigu zein izango den honen kostua·.
EAJ-ko Anuska Ezkurrak honakoa adierazi du: “Gaur egun ez dago inongo gainkosturik. Uste dugu garrantzitsua dela bi proiektu hauek bukatzea eta orain harte izan dugun gainkostu bakarra denborarena izan da”.
EH Bilduko Kepa Urteagak honakoa gehitu nahi izan du: “Ez da egia esaten duzuenean ez dela egongo gainkosturik. Ez dago gainkosturik ez dagoelako adjudikatuta baina hori gertatzen denean zaila izango da ez egotea gainkosturik. “