2.6 C
Bergara
Igandea, 26 martxoa, 2023

hirigintza

“Inbertsioetara bideratutako aurrekontua 35,5 milioi eurotakoa izan da zazpi urtetan”

Arrasateko Udalak legegintzaldi honetan eta aurrekoan herriko hainbat eremutan egin dituen inbertsio guztien banakapena aurkeztu du gaur goizean: "Guztira 36 ekimen gauzatu dira edo abian dira (2022ko aurrekontuan jasoak), Kulturola, kirolarekin lotutako inbertsioak edo Juan Arzamendi Musika Eskola kontuan hartuta. Inbertsioetara bideratutako aurrekontua, guztira, 35,5 milioi eurokoa izan da zazpi urtean. Horietatik 13.350.000€ kultura-eraikinetara bideratu dira, 6.634.000€ urbanizazio-lanetara, 5.384.000€ igogailu publikoak instalatzera, 2.135.000€ haur-parkeak berritzera, 862.000€ kirol-inbertsioetara, 783.000 €asfaltatze-lanetara eta 500.000€ espaloiak konpontzera, besteak beste. "

Abiatutako 4 igogailuek irisgarritasuna bermatuko dute Erguin auzoan

(Publierreportajea) Udal inbertsioa, BEZa barne, 2.570.352,76 eurokoa izan da eta lanak 18 hilabeteko epean egin dira.

Ekoboulebarreko lehen faseko lanak amaitu dira

Garibai Etorbidearen eta Aldai parketik jaisten diren eskaileren zebra-pasabideraino (Garibai, 21) doan tarteak oinezkoentzako sarbidea izango du. Halaber, San Juan Taldearen eta ibaiaren arteko kaleko lanak ekainerako bukatuko dituzte. Ondoren, Zaldibarko atala berrituko da.

Uribesalgo eraikinaren eraisketa lanak bukatu dituzte

Etxeak eraikitzeaz Grupo Sorelor arduratuko da da. Hartara, Utillajes Uribesalgo enpresa ohiaren eraikina eraitsi dute, eta lan horietan hasi berri dira, bertan 49 etxebizitza egin ahal izateko. Guztira 49 etxebizitza jarri dira salgai, horietako 21 salneurri tasatuarekin eta beste 28ak...

Juan Arzamendi Musika Etxea birgaitzeko lanak amaitzeko esleipen lehiaketa berria aurkeztu da

Lurgoienek gauzatutako obraren zatia 2.529.431,90 (BEZ barne) izan da 2020ko apirilaren 2ra arte; egun horretan, enpresak obra gelditu zuen eta hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen. Bihar aurkeztuko da osoko bilkuran proiektua amaitzeko geratzen diren lanen zatiaren lehiaketa, 4.933.141,49 (BEZa barne) irteera-prezioarekin. "Egindako obraren zatiaren kostuaren eta esleipen berriaren irteera-prezioaren batura obraren hasierako irteera-prezioa baino txikiagoa da. Beraz, obrak gaur egun ez du gainkosturik. “

Alde Zaharreko Berrikuntza planerako 19 akordio lortu dira

Aholku Batzordea hogeitik gora lagunek osatutako batzordea da. Kide dira alkatea, udal talde politiko bakoitzeko ordezkari bana, baserri eta auzoetako alkateak, eta hainbat elkarte edo taldeetako ordezkariak. Batzordearen betebeharra da, Udalak lantzen dituen hirigintza gaietan parte hartzea: iradokizunak eginez, ordenazio urbanistikoarekin lotutako txostenak eginez, proposamenak, aholkularitza lanak eta halakoak.

Herritarren proposamenak aztergai Alde Zaharreko Hirigintza Plana aldatzeko

Aurreikuspena da 2022 urteko bigarren seihilekoan Alde Zaharreko Hirigintza Plan berria izatea Arrasatek.

Ekobulebarreko obrari 2021eko urtarrilean ekingo zaio eta 16 hilabeteko iraupena izango du

Construcciones Moyua S.L. enpresak irabazi zuen lana burutzeko Udalak egindako lehiaketa publikoa eta aurrekontua 1.729.079,97 eurokoa da, BEZ gabe.

Urte bukaerarako Arrasate biziberritzeko proiektuak martxan ekonomia berraktibatzeko asmoz

Hori horrela, onartuak izan dira: Santa Teresa-Galizia kaleak lotuko dituen igogailu sistemaren proiektuaren idazketa, Ekobulebarreko obra eta bere zuzendaritzaren esleipen prozedura, , ospitale ondoan aparkaleku gehiago izateko pabilioi baten eraistea, eta Santa Barbarako Ur txorroen jolas parkeko etxola mural...
- Advertisement -

Latest News

Mugarri Ingouk Egiarekin berdindu du baina ‘Ima’ berreskuratu du

Gure taldeak azken segundoan aldeko penaltia izan du, baina ez du sartu, eta partidua 21na bukatu da. Datorren jardunaldia...
- Advertisement -