2.6 C
Bergara
igandea, 29 azaroa, 2026

juan arzamendi musika eskola

AMko perkusio ikasleek erritmoz beteriko emanaldia eskaini dute

Arrasate Musikalen udaberri ziklo musikala aurrera doa kontzertuz gainezka datorren aste honetan. Gaurkoan perkusio ikasleen txanda izan da, Ibai Eslandia Lopezen ikasleek kontzertu bikaina eskaini dute Juan Arzamendi Musika Etxean. Erritmoz beteriko emanaldia izan da, danborra, bateria edo xilofonoa...

Biolin kontzertua eskaini dute Arrasate Musikaleko ikasleek

Asteleheneko piano kontzertuaren ostean, gaur, ekainak 12, Arrasate Musikaleko biolinista gazteen txanda izan da Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean. https://www.youtube.com/watch?v=-5T6s-RVzZk Banaka edo binaka jo dituzte piezak, irakaslearen laguntzarekin. Irakaslea gainera, akats edo ustekabekoak zuzentzeko prest egon da kontzertu guztian. Hala...

Aitor Garitano tenorearen ahotsarekin gozatu dute musikaldian

XX. Udaberriko Musikaldiaren baitan, Aitor Garitano tenoreak, Amaia Zipritia pianistaren laguntzarekin, ordu bete inguruko kantu errezitala eman du Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditoriumean. Aurtengo musikaldiak dituen zazpi kontzertuetatik bostgarrena izan da gaurkoa. Orain arte primeran joan da musikaldia eta...

Gaur, asteazkena, Arrasate Musikaleko ikasleen gabon kontzertua

Arrasate Musikaleko ikasleek ohikoa den Gabonetako kontzertua eskeiniko dute gaur, asteazkena 18:30etan Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditorioan. Instrumentu desberdinak ikusi eta entzuteko aukera izango dute ikusleek. Kontzertua doakoa da. Horrez gain, abenduak 23an, larunbata 12:00etan Juan Arzamendi Musika Etxeko...

Juan Arzamendi Musika Etxea birgaitzeko lanak amaitzeko esleipen lehiaketa berria aurkeztu da

Lurgoienek gauzatutako obraren zatia 2.529.431,90 (BEZ barne) izan da 2020ko apirilaren 2ra arte; egun horretan, enpresak obra gelditu zuen eta hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen. Bihar aurkeztuko da osoko bilkuran proiektua amaitzeko geratzen diren lanen zatiaren lehiaketa, 4.933.141,49 (BEZa barne) irteera-prezioarekin. "Egindako obraren zatiaren kostuaren eta esleipen berriaren irteera-prezioaren batura obraren hasierako irteera-prezioa baino txikiagoa da. Beraz, obrak gaur egun ez du gainkosturik. “
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu

Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...
- Advertisement -spot_img