Irudia: Jacob DMC / Kartela: Irati taberna
Jacob DMC hip hop-a, rap-a, DJ eta musika produkzioa uztartzen dituen artista Kolonbiarra, Iratin arituko da gaur gauan, 23:00etatik aurrera. Bogotatik dator Jacob DMC eta 20 urte baino gehiago daramatza hiphop, reggae edo DnB estiloetan, gainera, Sistema Sonoro Skartel taldeko bokalista ere bada.
Egun handia Ferrerias kalean
Honekin batera, ‘Siempre 26’ oroitzeko jaia izango da, Kubatar Iraultzak Batistaren diktaduraren aurka, Moncada-ko kuartela hartu zuenekoa oroituz. Ohitura jarraituz, kaleko hainbat tabernek, mojitoa zerbitzatuko diete bertaratzen diren pertsonei.
Ferrerias kaleko jaiak ere ospatzen ari dira gaurkoan. Goiza, etxaflero jaurtiketa eta txistularien kalejirarekin hasi dute eta arratsalderako, umeentzako jolasak, txokolatada, erraldoien konpartsa txikia, kale afaria eta dantzaldia antolatu dituzte.





