Ferreriasko Jaiak
JAIAK
Emakume langile, meatzari eta Kubatar iraultzaren omenezko jaiak ospatzen ari dira Ferreriasen
Jai Batzordeko kideak gaur ere badabiltza lanean alderik alde, eta Udalaxpeko txistulariek eman diote hasiera egitarauri. Ondoren, Julene eta Unaik kontzertu akustikoa eman dute, Peru teknikariak lagunduta, eta publikoaren txaloak lortu dituzte. Arratsalde partean haurrak izan dira nagusi, eurek prestatutako jolasetan...
JAIAK
Ferreriasko jaiek ez dute etxaflerorik botako sute arriskuaren ondorioz
Artxiboko framea eta beheko testua: Ferreriasko jai batzordea. Azkenaldiko beroaldiaren ondorioz gure bazterrak jasaten ari diren lehortea dela eta, inguruan dugun su-arriskuaz jabetuta, Ferrerias kaleko jai batzordeak aurtengo jaietan etxaflerorik ez botatzea erabaki du. Zorionez, naturaz inguratutako bizilekua dugu eta...
Albisteak
Iñigok jaso du Ferreriaseko jaietan zozketatutako saria
Argazkiak: Ferreriaseko Jai Batzordea Ferrerias kaleko jaietan, 688 zenbakia saritu zuten, eta Iñigo izan da Etxezuriko gazta Ederra eta bi ardo botila etxera eraman dituen zortekoduna. Jai Batzordeko Ihintzaren eskutik, uztailaren 29an jaso zuen saria. Zorionak Iñigo!
Albisteak
Ferrerias kaleko jaietako zozketaren irabazlea 688 zenbakia izan da
Larunbatean, uztailak 26, Ferrerias kaleko jaiak ospatu ziren. Urtero bezala, bizilagunek zozketa egin zuten, aurten sarituak gazta bat eta bi ardo botila irabazi ditu. Saritutako zenbakia 688 izan zen.
Albisteak
Jacob DMC Iratin arituko da gaur, Kubatar Iraultzaren oroitzan
Irudia: Jacob DMC / Kartela: Irati taberna Jacob DMC hip hop-a, rap-a, DJ eta musika produkzioa uztartzen dituen artista Kolonbiarra, Iratin arituko da gaur gauan, 23:00etatik aurrera. Bogotatik dator Jacob DMC eta 20 urte baino gehiago daramatza hiphop, reggae...
JAIAK
Giro ederra izan da Ferreriasko Jaietako afarian eta dantzaldian
100 lagun inguru elkartu dira bart kaleko afarian, Jai Batzordeak antolatuta, eta ondoren dantzaldia ospatu da Kaixo taldearekin batera. Gainera, 96 urteko Carmen Bilbaori omenaldia egin zaio txalo, lora sorta eta muxu artean. Ekitaldian ere zenbait dendek oparitutako produktuak...
Albisteak
Txistulariek eta erraldoiek ez dute huts egin Ferrerias kaleko jaietan
Ferrerias kaleko jaien eguna aurrera doa. 21:00etan izango den kale afariaren aurretik, ohitura den bezala, gora eta behera ibili dira txistulariak eta erraldoien konpartsa txikia. Urtero gertatzen den bitxikeria ere ez da falta izan, erraldoiek Portaloian hasten dute konpartsa...
Albisteak
Lagunarteko giroa nagusi Ferreriasko haur-jolas eta txokolatadan
Gaur, uztailak 26, Ferrerias kaleko jaiak ari dira ospatzen. Goizean etxafleroek eta txistulariek girotu dute kalea eta arratsaldea ere ekintzaz beterik dator. Haur jolasekin hasi da arratsaldeko plangintza. Besteak beste, itxulapikoekin 'piñata' jolasa, zaku eta arrautza lasterketak eta aulki...
JAIAK
Ferreriasko Jaiak eta Kubatar Iraultzaren oroitza izango dira ostiralean
Jai Batzordeak aurten ere 'jai sorgintzaileenen' egitaraua prestatu du, eta gainera tabernetan Kubatar Iraultza oroitzeko mojitoa egongo da gozagai. Argazkiak: MB artxiboa / Kartela: Jai Batzordea. Ostiral honetan, uztailaren 26an, kale honetako jaiak ospatuko dira, Santa Ana patroiaren egunean. Jai Batzordeko lagunek...
JAIAK
Ferreriasko Jaien afarirako tiketak bihar (ostirala) jarriko dira salgai
Argazkia: MB artxiboa. Kale honetako jaiak uztailaren 26an ospatuko dira, eta urtero legez, kalean afaria ospatuko da, gaueko 21:00etan hasita. Jai Batzordetik adierazi dute txartelak bihar, uztailaren 12an, salgai jarriko dituztela Kili-kolon, printzipioz uztailaren 22ra arte. Haurren txartelaren prezioa 14 eurokoa izango...
Latest News
Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu
Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...





