>Kale-afarirako txartelak uztailaren 10ean jarriko direla erosgai iragarri du Batzordeak. >Jaiak uztailaren 26an ospatuko dira, Kubatar Iraultza oroitzeko jaiarekin batera, ondoko egitarauarekin.
Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Jai Batzordea.
08:00etan etxafleruak
12:00etan txistularien kalejira
17:00etan haur-jolasak eta txokolatada
19:00etan erraldoien konpartsa txikia
Txistularien kalejira
19:00etan meza parrokian
21:00etan kale-afaria
23:00etan dantzaldia Kaixo taldearekin
Afariaren harira, Jai Batzordeak iragarri du txartelak “Kilikolo dendan erosi ahal izango direla uztailaren 10etik 22ra”. Nagusienak 23 eurotan eta umeenak 15 eurotan.





