Gizon batek pertsona bati labana lepoan jarri eta kolpatu du

0
2360

Azken egunetan ez da giro San Andresko toki batzuetan. Zapatuan gizon bat atxilotua izan zen urruntze agindua hausteagatik eta atzo beste bat indarkeria matxistagatik.

Bi horiez gain, aurreko zapatuan gizonezko batek beste gizon bati labana jarri zion lepoan, mehatxu eginez.

Gainera, burukada bat jo zion eta beste kolpe bat ere eman zion. Lagun hau osasun zerbitzuek artatu eta Ospitalera eraman behar izan zuten. Pertsona honek dagokion salaketa aurkeztu zuen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen