Gizon bat atxilotu dute emakume bat kolpatu eta mehatxatzeagatik

0
1487

Indarkeria matxistaren beste eraso bat izan da Arrasaten. Atzo gauean gizonezko bat atxilotu egin zuen Ertzaintzak, eta gaur epailearen esku utzi du.

Ertzaintzak baieztatu du atzo gaueko 23:00 aldera Arrasateko kalea batean eraso matxista bat egin zela.

Gizonezko batek bikotekide ohia kolpatu eta labana batekin mehatxatu zuen. Ondorioz, Ertzaintzaren zenbait patruila eta Udaltzaingoa bertaratu behar izan ziren.

Ertzaintzak gaur azaldu digu emakumeak ez zuela zauri fisikorik jasan eta gizonezkoa atxilotu zutela. Erasotzailea gaur epailearen esku utzi dute.

Erasoen biktimek edo erasoen lekuko direnek, ondoko laguntza-zerbitzuak dituzte eskura, telefono zenbaki hauetan:

  • Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092
  • Larrialdiak: 112
  • Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan.
  • Arrasateko Emakume Txokoa: 943 79 41 39
  • Arrasateko Gizarte Zerbitzuak: 943 25 20 07. Ez da urjentziazko kasuetan bertara deitzeko baina bai beste uneetarako.

Indarkeria matxistaren biktimek arreta zerbitzua jaso dezakete

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen