Kartzelatu dute San Andresen atxilotutako gizona, urruntze-agindua zuen

0
1753

Ertzaintzak jakitera eman duenez, larunbat goizaldean Foruen San Andres plazan atxilotutako gizonak urruntze-agindua zuen, eta, ondorioz, ezin zuen familiarengana hurbildu.

Goizaldeko 1:00ak aldera SOS Deiak pertsona bat Foruen plazan teilatu batera igota zegoela abisua jaso zuen. Familiarekin eztabaida baten ondoren, Garro jeneralaren kaleko teilatu batera igo zen, eta bere burua botatzeko mehatxua egin zuen. Udaltzainak gizona teilatutik jaisteko konbentzitzen saiatu ziren, baina azkenean suhiltzaileak izan ziren teilatutik jaitsi behar izan zutenak goizaldeko 2:30rak aldera. Ondoren, Ertzaintzak atxilotu egin zuen. Gizona Martuteneko espetxean sartu dute preso, eta Ertzaintzak amaitutzat eman du ikerketa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen