Gipuzkoa etorbidea ixteak Elmako hainbat bizilagunen haserrea eragin du

10
2674

Izan ere, trafikoa Maala eta Martxoak 8 kaleetatik desbideratu da, eta bizilagunen iritzian “kale horiek ez daude hainbeste trafikorako prestatuta”.

Covid-19ak eragindako alarma-egoera eta kalera irteteko ezarritako ordutegiak direla eta, atzo, Arrasateko Udalak herriko zenbait errepide-tramu oinezkoentzat jartzea erabaki zuen, paseoak errazteko. Motordun trafikoari Garibai etorbideko, San Juan taldeko eta Gipuzkoa etorbideko tramu batzuk itxi zaizkio.

Gipuzkoa etorbideak eusten dion trafikoa Maala eta Martxoak 8 kaleetatik desbideratu da, eta horrek Gelmako hainbat bizilagunen haserrea eragin du, “kale hauek ez daudelako prest trafiko hori guztiori hartzeko. Ulertzen dugu jendeak errespetatuz paseatzeko espazioa behar duela, baina hobeto legoke trafikoa beste kale zabalago batzuetatik eta hainbeste trafikorako prest dauden kaleetatik desbideratzea”.

Gainera, kale horietako bizilagunen ustez, “alarma egoera aprobetxatu da orain bi urte onartutako Mugikortasun Planean ezarri nahi zen neurri bat ezartzeko, eta bizilagunen oposizioari esker, atzera bota zena”.

10 IRUZKIN

  1. Aldiz besten Helmako hainbat bizlagun oso pozik gaude. Trafikoa ez da covidaren aurrekoa eta busa kenduta, kurbetn lengo arazo berdin berdina

  2. Nire ustez asteburuetan ordu jakin batzuetan Gelmako kaliek onartu ahal daue oin asteburuetan kotxe askoz gutxiau dabilela.
    EH Bildun proposamenak Nafarroa Etorbidea eta Zerrajera atzeko kaliek hartzen zittuen, trafikua hor ekilibretako.

    Baina zein bizi da Zerrajerako etxietan?

    Zerrajerako etxietarako ez zauen zarata gehixau suposatuko, aurrekaldetik (erreka aldetik) doiezen kotxiek atzetik jungo lieke, eta listo. Gainera bizikletaz ibiltten dienendako espaziua sortuko zan zerrajera atzien, bizilagunendako aukera bat zabalduz. Honek Garibai osua oinezkuendako jarteko aukera emango leuke eta ez bakarrik zatitxo bat, oin moduen.

    Gelmako bizilagunek azkar arrapau daue gertatutakua, alkatiek aprobetxau ein dau momentua oin dala bi urte atzera bota zan plana martxan jarteko.

    Anbiziosuaua izan zittekien eta pertsonengatik pentzau. Baina jugada hau alkatien proiektuakin zerikusixa dauko, ez peatonalizazinuaz zerbait potentia eitxeko aukeriaz.

    Arrasate bersortzeko aukeria galdu da, eta plan zaharrekin etorri da alkatia (oingoz azalpenik eman ez dauena)

  3. 1-Zergatik pasa behar dute busek hortik?
    2-Zergatik ez da lehendabizi proba bat egin ikusteko zein arazo sortu daitezkeen?
    3-Zergatik ez da auzotarrekin kontraste txikiena ere egin?
    4-Zergatik ez daude udaltzainak hasierako egunetan azalpenak eman eta laguntzeko?

    Herriko beste toki batzuk ere behar dute tokia oinezkoendako. Baina esperientzia hau ikusita akabo.

    Noraez handia somatzen dot.

    • Nire ustez, Elmako auzotar batzuentzat hain egokia ez dena, beste batzuentzat ideia zoragarria da. Ez nuke hainbeste orokortuko.
      Gainera, herri osoaren ikuspegia haintzat hartuko bagenu, Gipuzkoa etorbidearen zati hori oinezko zein bizikletentzako berreskuratzea aukera paregabea litzateke.

    • Zergatik ez die, autobusak batez be, ospitaletik pasetan zigarrolaruntz, martxoak8 tik pasau biharrian? Ez dotzazu zentzurik topetan hemendik buelta emuntiai… Zigarrolako autobus geltokixa bada arrazoia, ospitaletik fateko aukera be badau eta Zigarrolako gasolindegiko gurutzian berriz irten. Kontrako norabidian jugada berdina be! Mesedez!

  4. Gelmako bizilagun bezela indignazioa sentitzen dot. Alde batetik oin egun batzuk EH Bildun proposamena ikusi nauenian pentsau neban majaderixa bat zala baina gero ikusita praktikan jarri dala ta politiko guztien adostasunaz, ba politikoak mundu paralelo baten bizi zariela argi dau. Eta oin ez saiatu kaka zuen artian banatzen ta kulpa bestiana dala esaten hemen juntatzen zarien trol guztiak politikariak zarela argi ikusten da ta. Ez gaitzazue hartu ttunttun ta inozotzat ta jun zaitezte danok pikutara. Mesede ingo zozuen Mondraberriko txatean pasatzen dozuen denbora dana lanian pasauko bazozuen. Baina hau da daukogun maila…

  5. Barkatu Maria, baina ni Martxoaren 8 kalean bizi naiz, 2 ume dauzkat eta ez nago pozik, izan ditut susto pare bat baino gehiago portaletik irtetzerakoan kurba horregatik. Espaloia oso estua da eta orain trafiko guztia hortik pasatzea nahi baduzue, garajeko sarrera bat hor izanda, tragedia bat izateko aukerak biderkatzen dira. Eta hori gutxi balitz zarata eta kea areagotu dira. Etxetxikiak kalean berdin, kale oso estua, trafiko guztia hortik eta garajerako irteera. Segurtasun ezaz aparte, Gelmako bizilagunek sufritu beharko duten zarata eta kutsadura badirudi ez zaizuela gehiegi inporta. Peatoiak priorizatu behar dira autoak baino lehen, oso ongi, GUZTIZ ADOS. Horregatik Martxoaren 8 kalea, Etxetxikiak, Deba Etorbidea eta Euskal Herria plazan ere neurriak hartu beharko zenukete: koherente izateko, zeren neurri honekin demostratzen duzuen bakarra da “de cara a la galería” hartutako erabaki bat dela: Gipuzkoa etorbideko trafikoa desagertazi duzuela ozen esan, baina Elma auzokoei pasatzen diezun arazoari buruz ezer esan gabe.
    Beste gauza bat: elmako auzokideen zati bati ongi iruditzeak ez du esan nahi auzoari ongi iruditzen zaionik. Auzo bezala guztion ongizatea bermatu beharko genuke eta ez bakarrik Gipuzkoa etorbidera balkoia dutenei bakarrik.
    Peatonalizazioaren alde gaude, noski, baina ez hórrela. Gipuzkoa etorbidea isten badugu sobredimensionatuta egongo da peatoitzat. Aldiz, etxetxikiak-martxoaren8 trafikoz kolapsatuko da esan bezala. Konponbidea erraza da, dena “de sentido único” jartzea da: Gipuzkoa etorbidea, martxoaren 8, etxetxikiak, deba kalea eta euskal herria plaza. Horrela denok irabaziko dugu. Peatoientzako leku gehiago aterako genuke kale guztietan, ez genuke auzoa trafikoz kolapsatuko. Gainera, aukera emango ligute aparkamenduak mantentzeko linean izan beharrean baterian jarriz.

    Eskatzen duguna ez dut uste kapritxo bat denik, uste dut Udalaren filosofiarekin bat datorrela eta gainera errealista eta jasangarria da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen